Igelak

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko ots. 6a, 19:57

Izotza bota zuen egun haietako batean, argazki hau atera nuen Urdalurren. Igelen arrautzak han zeuden, putzutan, eta igela hau ere.  Izotzak jarritako tranpatik, ordea, ezin ihes egin eta bertan seko gelditu zen. 

Putzutik atera nuen jakin nahi nuelako zer igela mota zen.  Gorosti natur zientzian galdetu nuen ere, baina usteltzen hasia zenez, ezin izan zidaten segurtasun osoz esan.  Urdalurren egonda eta garai honetan,  baliteke  baso-igel gorria izata edo Rana temporana.

Dirudienez, neguan eta izotza botatzen badu, igelak putzutan oxigenorik gabe gelditzeko arriskuan egoten dira. Agian gure igel honi hauxe da gertatu zaiona.