Frantziar batzuen beldurra

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko ots. 20a, 20:34

Jenderik bizi ez den herriek galdera ugari sortzen dizkidate, nortzuk bizi ote ziren, nola, norekin, zenbat, zer lanbideak zituzten, zer ametsak... Baina badago ere egonezina.  Etxeak zirrikituz beteta gelditu dira, haizeak lekua hartu du eta kantatzen duena, batzuetan, triste samarra da.

 

Nafarroan herri ugari dira hustuta daudenak eta horietako bat argazkian duzuena.  Baigorri da, Oteiza de la Solana ondoan. Frantziako armadak sua eman ziona Mina bertan ezkutatuko zelakoaren beldur zelako.

 

Basoaz inguraturik omen zegoen Baigorriko herria, egun, ordea, zereala eta mahatsondoak ikus ditzakegu. Eta hemen, hondakinen artean, lasai sentitzen naiz haizeak aurpegia jotzen didan arren. Etxe txikiak, eliza, baita jauregi bat, guztiek “ateak” zabalik sartu nahi duenarendako. Eta horixe sartu dela, jendearen handitasunak harriak lapurtu baititu Baigorriren ondasuna baliorik gabe utziz.