People 4 soil

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko ots. 27a, 20:28

Europa mailan dugun sare independientea eta irekia da hau. Bertan Europako gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) daude sartuta, baita ikerketa institutuak, nekazarien elkarteak eta ekologista taldeak.

 

Zertarako, ordea? Lurra babesteko. Kezkaturik daude lurzoruaren degradazioa gero eta handiagoa delako, bai Europan, bai mundu osoan. Higadura, materia organikoaren galera, lurzoruaren gazitzea, kutsadura, lur-irristatzea, etab., kalte handia eragiten ari zaizkie osasunari, elikadura-segurtasunari, ekosistemei, biodibertsitateari eta klimari.

 

Lurzorua denon bizitzarako beharrezkoa den ondasuna izatea Europak onar dezan eskatzen dute, eta horretarako araudia sortu beharko litzateke lurzorua babesteko kudeaketa jasangarri baten bidez egiteko. Eta, indarra honetan jartzeko asmoz, sinadurak eskatzen ari dira. Beraien web orrian sartu eta bertan aukera duzue sinatzeko, gaia interesgarria eta beharrezkoa iruditzen bazaizuel, jakina.

Argazkia: internet