Kontzientziaren eta sinaduren bila gabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko mar. 27a, 20:08

Bisoi europarra edo Mustela lutreola. Arina, azkarra, isila, askok ez dugu ikusi argazkietan edo bideotan ez bada, baina mundu mailan desagertzeko arriskurik handiena duen espezieritako bat da. Estatu mailan ez dira iristen 500etara, gehienak Nafarroan daudelarik. Europan %90eko lurraldea galdu du.

 

Milagro, Alesbes, Funes, Azkoien, Faltzes, Martzilla, Caparroso, Pitillas, Mélida, Santacara, Murillo del Fruto, Zarrakaztelu “Life Bisoi lurraldea” proiektu batean sartuak daude Europa eta Nafarroko gobernuarekin batera.. Esaten dutenez, neurri zorrotzak hartzen ez badira 5 urtetan desagertuta egonen litzateke estatuan.

 

Espezie hau kontserbatzeko egiten ari diren ahaleginak ez dira makalak izaten ari, jendearendako ezezaguna baita eta, gainera, ez dakigu gure artean bizi denik ere 2011n burututako inkesta batean azaltzen zen moduan.

 

Nafarroan neurri batzuk hartzen ari dira: ibaietan urak dituen oztopoak kendu horrela errazten baita habitat naturalak sortzea eta sastrakadiak berritzea; ugalketarako eremuak sortzea; ur-bazterren ladaretza berreskuratzea eta bisoi europarra kontserbatzeko jarraitu behar diren ildoen txosten teknikoa, gizakiok berarengan dugun eragina gutxitu ahal izateko.

 

Jakin behar ditugu ere zeintzuk diren desagertzeko arriskuak.  Ibilgailuek sortzen dituzten kolpatzeak, nekazaritzarako egiten diren ureztatzeko  sifoiak bertan sartu eta ezin baitira atera, beste animalia batzuk bezala, gaitzak eta bisoi amerikarra. Hau, gogoan izan, espezie exotikoa eta inbaditzailea dugu eta izugarrizko kaltea egiten ari zaio gure bisoi europarrari.

 

Nola dago zure kontzientzia? Osasuntsua badago, mesedez, sartu www.wwf.es web orrian eta sinatu bisoi europarrak gure artean bizitzen jarraitu ahal izateko. Eskerrik asko.