Orain dela urte pila bat beti gogoan izan dudan liburu bat irakurri nuen, Konrad Lorez-en “Hablaba con las bestias, los peces y los pájaros”. Geroztik, putzu bat ikusten dudan aldiro, gertutatu egiten naiz begiradatxo bat botatzeko. Aurrekoan Zuntaipeko basora joan nintzela niretzat bistaz ezagunak egiten zaizkidan zomorroak, ikusi nituen bertan.
Eta, bat batean, triton honi erreparatu nion. Ur azpiko koloreekin nahiko uztartuta zegoen, baina begiratzeko ohiturak hainbat gaitasun esnatzen ditu, kasu honetan, putzuko biztanleak agerian gelditzen direla begiratzeari denbora asko eman gabe.
Euskal Herrian osasuntsu dago gure tritoia, ez ordea Estatuto beste leku batzuetan eta Aragoi adibide gisa dugu. Beste hainbat aldiz bezala, arriskuak eta mehatxuak aipatu behar ditugu espezien desagertzean: habitaten hondamena, espezie aloktonoak eta uren kutsadura pestizidak tartean daudelarik.
Ez al da pozgarria putzu bati begiratzea eta bizitza opatzea?
Argazkia: Lissotriton helveticus