Ur-zozoa ikusten badugu, seguru egon gaitezke ur garbitan bizi dela eta bizi garela, bera baita honen adierazgarria. Eta, horregatik hain zuzen, desagertzen ari da hainbat lekutan.
Presen eraikuntzak ibaietan, ur hartzeak, kanalak... hauek guztiak dira arriskuak habitataren galerak dira eta berarendako. Kutsadura ere. Ur garbiak, lasaiak, ez oso sakonak eta ornogabez beteta elikatu ahal izateko behar ditu.
Gai da ur azpian ibiltzeko eta gustuko du urpean igeri egitea.
Argazkia Larraun ibaian atera nuen, egokia gure ur-zozoarendako ur gardenak dira eta.
Argazkia: Cinclus cinclus