Nor da Berta?

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko mai. 1a, 19:49

Azken bi urtetan ingurumenaren defentsan hil diren 340 pertsonetako bat da.

 

Berta Cáceres Hondurasekoa zen eta iaz bere etxean hil zuten 44 urte zituela. Leca indigena zen, ingurumen-aktibista, feminista eta eskubide zibilen aldekoa. Ibaiak defendatu zituen eta proiektu hidroelektrikoen aurka egin zuen, Gualcarque ibaian egin nahi duten proiektu hidroelektrikoaren aurka, hain zuzen.  Presa hau oso kaltegarria litzateke talde indigenendako, ura eta elikagaien iturri garrantzitsua baita.  Gainera, emakumezkoen espirituak ibaietan bizi direla sinesten dute.  Ibaiak sakratuak dira leca herriarendako. 

 

Bere herriaren eskubide politikoak, giza eskubideak eta kulturalak aldarrikatu zituen, baita herri indigenen bizitzaren baldintzen hobekuntzak ere.

 

2015ean Goldam saria jaso zuen, Nobel berdea esaten zaio ere. “Esna gaitezen, esna gaitezen gizateria!!”, hauxe izan zen bere garrasia saria jasotzerakoan.

Argazkia: internet