Kontuz, erleak!!

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko mai. 29a, 21:57

Gure inguruan ibili izan dira betidanik, beharbada konturatu gabe zer garrantzia zuten guretzat ez genien kasu handirik egiten, hor zeuden, gu bezala, naturaren paisaia osatuz. Baina alarma piztu egin zen, urte batzuk iada, eta geroztik letra lodiz idatzi izan dugu haien izena.

 

Poliki-poliki gehiago ezagutu ditugu.  Polinizatzaile sutsuak, lorez lore nekaezinak hil arte. Erlauntzan denek dakite zein den bakoitzaren zeregina eta profesionaltasun maila altua erakutsiz, langileek eztia ezin goxoago egiten dute.

 

Erle espezie batzuek, ordea, eztiarekin lotzen ditugun arren, ez dute eztirik egiten, erle bakartiak dira. Arrautzak jarri eta hil egiten dira. Batzuek lore mota asko polinizatzen dituzte, beste batzuek lore mota bakarra. Erle hauek desagertzen badoaz, lore mota hori ere arriskuan egonen litzateke eta alderantziz ere gerta daiteke.

 

Insektizidak, klima aldaketa, gure handinahia beren lana aprobetxatzeko eta gutxi balitz hau guztia, Asiatik etorritako erlea gehitu diogu, gehiago nahi?

 

Zain dezagun gure lurra, ezagutu dezagun duguna eta garena.