Zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko eka. 12a, 20:23

 

 Interneten bidez informazioa erraz eskuratu dezakegu.  Web orriak, blogak… gai guztiak pantailan jasota eta gure burua ez zorabiatzeko asmoz, ongi jakin behar dugu zer nahi dugun gure aukeraketa ere eraginkorra izan dadin.

 

Natura mailan ez da ezberdina izaten.  Horregatik gaur Danieltxoren bloga ekartzen dizuet. Bertan informazio asko jasota dago, bere bidaietan ikusten duena eta gure lurralde honek ematen duen zati bat ere.  Gainera, txikiendako bere lekua ere badu ilustrazioekin horniturik. Nabaritzen zaio zein den bere pasioa.

 

Auzolan aldizkarian ere aurkitu dezakegu. Beti datorkigu primeran ezagutzea zer dagoen gure inguruan berak eskura jartzen baitigu.  Eskertzekoa bere ezagutzak denokin partekatzea, esker mila, Danieltxo!!

 

 https://avistadepajaros.wordpress.com

 

Argazkia: Fringilla coelebs /  Txonda arrunta