Gure osasunarendako leku egokian daudela esan genezake, baina beraiek ere osasuntsu bizi dira parke eta kaleetan?
Zuhaitzak landatzen ditugu, baita oztopoak jarri ere handitzeko. Basoan egonez gero, sustraiak ez dira oso sakonak izaten, baina honek ez du garrantzirik lurrean zabaltzen direlako mugarik gabe. Gure parke eta kaleetan, ordea, lurra trinkotuta dugu, horregatik euria egiten duenean oso azkar joaten da eta ezin izaten dute gorde behar dutenerako. Lurra nahiko pobrea izaten da ere eta batzuetan kanalizazioekin topo egiten dute.
Zergatik sartzen dira, ordea, kanalizazioetan? Hasiera batean uste zen sustraiek ura eta elikagaia bilatzen zituztela, baina ikerketa baten ondorioz jakin izan da trinkotuta ez dagoen lurra bilatzen ari direla, lur arina behar dute handitzeko.
Inausketa garaia iristen denean, erruki gabe adarrik gabe uzten ditugu eta gero eta gehiagotan hosto berdeak dituztenean. Honen ondorioz sustraiek izugarri sufritzen dute. Zauriz beteta uzten ditugu onddoei bidea zabalduz bertan sartzeko eta, poliki-poliki, zuhaitza barrutik jaten hasteko.
Bestalde, txakurren pixa eta neguan kaleetan botatzen dugun gatza ere oso kaltegarriak izaten dira gure zuhaitzendako.
Planifikatu behar dugu non, zein mota, zertarako, nola zaindu behar ditugun landatzen diren zuhaitzak, beraiek baitira gure osasunaren bideak.