Murgilera abiatu nintzen, ez naiz maiz joaten, baina beti dago zer edo zer ikusteko. Pinudira sartu bezain laster, tximeleta gautar honekin topo egin nuen. Lurrean zegoen, geldirik. Egia esan, ez dakit nola ikusi nuen pinuen azalaren antzekoa baita eta erraz asko pasa nintekeen ondotik ikusi gabe.
Oso polita eta nahiko handia ere. Sphinx pinastri da bere izena.