Hitz eta pitz Carmen Montoro-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko uzt. 31a, 20:48

 

Begetarianoa zara?

 Ez, baina bai esanen nizuke haragia jatea ez dudala gustoko.  Nire elikaduran %80a produktu begetalak izaten dira: barazkiak, frutak, algak, ernamuinduak, zerealak, lekaleak eta zizak,  gainontzekoa arraina da.

 

Biologia titulurik ez duzu, bai ordea, ezagutza, nola lortu duzu?

 Ba, begira, orain badakit ez dakidala ezer, baina han eta hemen behatzen eta ikertzen joan ahala, dudan ezagutza urria dena baino gehiago ematen du.

 

Linneori irakatsi zenion?

 Kar, kar, kar, oso zaharra naiz, baina nire ustez ez hainbesterako.  Gainera, ez naiz inoiz Suezian egon.   Uste dut biok amankomunean duguna, udaberrian jaio ginela dela.

 

Zure ezagutzan, memoria garrantzitsua da?

 Beno, memoria izatea beti dator ongi, eta nire kasuan kezkatzeko arrazoi bat ere bada.  Duela gutxi nire gurasoak hil direla eta biek Alzheimerra zuten.  Beharbada beldur horrek eraginda, beti saiatu egiten naiz landareen izen zientifikoak ikasten.

 

Nabaritu duzu klima aldaketa landareetan?

 Bai, landareetan, izurrietan, hegaztietan, tximeletetan, laborantzan eta uztan, urte-sasioetan izaten ari garen sekulako eguraldian...  Dena oso lotuta ikusten dut, dena aldatuz doa eta urtez urte desberdinagoa da dena.

 

Zer da landareetatik ikasi duzuna eta ikasten ari zarena?

 Garrantzitsuena da bizitzaren zikloa, urtero errepikatzen dena.  Hau da zure buruari galdetuko bazenio bezala zer den familiarengandik ikasten duzuna eta zer den ematen dizuna.  Guztia da, baina ikutu ezin dena.

 

Zer behar dute?

 Beren zikloa bete dezaten uztea, libreki ugaltzea.

 

Ibilaldiak, beharrezkoak dira ezagutzeko?

 Zalantzarik ez dago. Egun etxetik gauza asko ikas daitezke, baina bizi behar da, bertan egon, bizitza ukitu egin behar da.  Ibilaldi guztietan, motzak izan arren, beti ikusten dira harritzen zaituzten egoerak, espezie berri bat edo jarrera jakinen bat.  Eta hau ongi asko dakite ibilaldietan dabiltzanak.  Egun batean bi sugandilen liskarra izan daiteke, nola kakalardo pilotagile bat bere kargamentu ederrarekin, edo agian txori batzuek txitei janaria ematen, hala nola marisorgin batek harrapakina jaten, habia, zaldiek edo behiek eradoskiarazten...  Bizitza dagokion tokian behatu behar da.

 

Zer eramaten duzu zure motxilan?

 Nire ibilbideetan ez dut motxilarik eramaten, arin eta beharrezkoa dudanarekin joaten naiz.  Baina metaforaz ari bazara, esanen dizut ere “badaezpada” askorekin ateratzen naizela.

 

Lorontzi bat loreekin ikasgela batean

 Egoera lasaitu eta arindu dezakeela uste dut eta, gainera, gure begiendako atsegina izan daiteke.  Naturaz (letra larriz, bai)  eta Ingurumenarekin lotuta dagoen guztiaz hitz egiteko jokua emanen du.  Baina, lore bat moztuta pena handiz ikusten dut, duten zikloa moztu egiten baitiogu.

 

Loreak maitemintzeko ala loreetaz maitemindu?

 Biak onartzen ditut. Nire senitartekoek eta lagunek badakite loreak (hobeki landatuta moztuta baino) bizirik nagoen bitartean eta ez sentitzen ez dudanean, eman behar dizkidatela.  Eta maitemindu? BIZITZAz (letra larriz hau ere) maitemindu egin behar da eta ez bakarrik loreetaz, NATURA guztia dela pentsatzen dut eta, benetan iraunen duena.

 

Erakuts iezadazu zale amorratua izaten!!

 Aurreko erantzun batean hitz egin dut ibilaldiak egiten, naturak beti harritzen zaituela eta ohiko adibide batzuk jarri ditut, oso xumeak, baina azeri bat ikusten duzunean ere, edo orkatza edo ipurtats bat saltoka... aurpegia pizten zaizu eta etxera itzultzen zara zimur bat gutxiago bazenuen.

 Ez dakit hau elkarrizketa batean lor daitekeen, kar, kar, kar.  Baina egun batean, orkidezale ezagun batekin kafe bat hartzen nengoela, aitortu zidan zaletasuna sartu zitzaiola nirekin egin zuen ibilaldi batean.  Ikusten duzu, etorri beharko duzu iblilaldi batera, ziur zaletasunak harrapatuko zaituela.