Egagropilak

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko abu. 7a, 20:48

Hezurrekin, ilearekin, lumekin… dixeritzen ez den materialarekin osaturiko bolak dira.  Batzuetan kaka irudituko zaigu, baina ongi behaztuz gero ezberdintasunak badaudela konturatuko gara.

 Hasiera batean, hegazti-harraparaiek bakarrik mokotik botatzen zituztelakoan geunden, baina egun badakigu hegazti askoren kontua dela eta espezie bakoitzak bere berezitasunak dituela ere jakin badakigu.

 Ezusteko ederra harrapatu nuen aurrekoan -egun gutxi batzuk besterik ez direla ezagutu nuen hitz horren esanahia-  gogoan izan nuenean Altsasuko Erkuden baselizan hegazti-harraparien kakak daudela eta bazitekeela ere egagropila hauek bertan opatzea.  Eta halaxe izan zen, ez dakidana, ordea, da norenak diren hontz-zuriarenak, mozoloarenak, karaboarenak… badakit, aldiz, kriston poza hartu nuela ikusi nituenean.

 Ongi erreparatzen badiozue argazkiari ohartuko zarete hezurrak eta lumak daudela, bitxia, e!

 Arrastoak ezagutuz gero, zenbat gauza jakinen dugun!!