Ganbatxua

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko abu. 21a, 21:38

Beti gustatu izan zaizkit ganbatxuak. Ahaztuta dauden gauzen arteko harreman bitxia. Lo egiteko leku egokia, gogorapenen artean babestuta edo ametsgaiztoen lekuko amorratua bilakatzen den arte.

Bertara beharko ez ditugun gauzak igotzen ditugu, ahaztearen beldur bageunden. Iraganari lotuta eta soka askatzearen beldur, berriz ere, beldur.

Melankoliak harrapatuta, ezagutzen ditudan gauzen arteko bizia opatu nahi dut nik. Bizitza, ordea, bukatu da, kitto. Lotsaren arrastoa balitz, aurpegia estalirik eta egurrezko lurraren kontra, han dago.

Zirrikitu batetik sartu eta ezin atera egon ondoren, insektuen jana bihurtu da. Bere edertasuna bukatzear, uzten dugu denborak bere eginkizuna bete dezan. Hontz zuria, hau pena nik! Bukatu da, kitto.

Argazkia: Tyto alba