Hitz eta pitz Jose María Lebrón Zunzarren-ekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko ira. 4a, 20:47

Badago zure hizkeran “haize kontra” hitza?

Ba, bai, badago, suposatzen dut kritikoa den jendearen gehiengoan dagoen bezala, edo dagoenarekin konformatzen ez dena edo modan dagoenarekin.

 

"Bitxia da"

Gaztetan gehiago heldutan baino. Orain ez dit inork esaten gauza ezberdin asko egiten ditudalako.  Saiatzen naiz gauza jakin batekin ez itsutzen, eta nire bizitza inguruan ditudanen antzekoa da. Baina jakina, soberan hartzen duenak, gaizki estutzen...

 

Txikiak, ezezagunak eta gorrotatuak

Gauza xelebrea da, haurrek ez dute izaten ornogabekoengan kontrako joerarik, baizik eta jakin-mina. Helduak dira, dituzten ezjakintasunekin edo fobiekin, beraien kontra aurretik prestatzen dituztenak.  Dena den, gure espezieak, ditugun tamaina eta elikaduragatik, ez du aurreikusita beraiekin elkarri eragitea, ez presa, ez predatzaile moduan, mendebaldean behintzat.  Izatekotan, haietako batzuk dira parasitatu edo ziztatu ahalko digutenak beraien burua defendatzeko.  Soilik, jakin-mina dugulako edo ezagutza akademikoak direla medio erreparatu egiten dugu haiengan. Espero dut zomorroak jatearena ez zabaltzea, bestela akabatuko ditugu denak.

 

Jarraitzen diozu arrastoari?

Ez dut pazientziarik arrastorik jarraitzeko, oso alferra naiz.

 

Ipurtargiek zure bidea gidatzen dute iluntasunean?

Zer nahiago nuke nik… izatea baino! Nire bizitza urbanizatutako inguruan ematen dut, eta ezin izaten dut ipurtargirik ikusi gauetan.  Txikia nintzenetik, Erron, ez dut gehiago ikusi.

 

Orratzak, josteko bakarrik?

Txikitan zomorroak oholetan jartzen nituen orratzekin bildumak egiteko. Gaixoak! Gero urte batzuetan eten egin nuen, eta argazki digitala ezagutu nuenean, orduan jakin nuen horixe izanen zela zomorroen bildumarik ezin hobea, heriotzarik gabe, orratzik gabe.

 

Momentu hori…

Mendira ateratzeak momentu xarmangarriak eskaintzen ditu.  Lekutik mugitu gabe, insektuak niregana hurbiltzen direla argazkiak atera diezaizkiedan ematen du.  Beste batzuetan, ordea, etxera itzultzen naiz aspertuta eta zapuztuta.

 

Lupa bat lurrean, zer ikusiko dugu?

Gehienbat txingurriak. Oso laguntzaileak dira, eta jarrera horrekin mikrokosmoaz jabetu dira, guk egin dugun bezala makrokosmoarekin. Dena den, lurrean eta inurriez aparte, badaude beste zomorro batzuk, orokorrean pedratzaileak direnak.  Bizi irauteko ematen diren borroka gehienetan, lurrean izaten dira.  Baina oraindik zomorro espezie gehiago ikusi nahi baditugu, lupa landaretara begira jarri beharko dugu.

 

Bizitza, iragankorra da?

Bai, bada, batez ere zomorro txikiena. Eta, batez ere, arriskutsua. Ez dakigu ongi han handiak izateagatik dugun zortea! Gainera, ez ditugu harrapakariak.  Orain, gizakiak gizakia erasotzen du bakarrik, mendebaldean gutxienez.

 

Fobiak, aska nazazu!

Ezinezkoa! Eta, adinarekin beldurrak eta fobiak handitzen doaz.  Ezta ni bezalako zomorroen zale bat libratu daiteke horietatik. Dagoeneko, uste dut badakizkidala zomorroek dituzten arriskuen maila edo trabak eta nola aurre egin arazo gehiago sortzen dituzten horiei, eta hala ere, gorputzean jartzen zaidanean insektu edo amimoraren bat, hotzikara sentitzen dut eta zakar nire gorputzetik botatzen dut.

 

Ezjakintasunak erasotzen du

Bai, ez legoke gaizki Lehen Hezkuntzan irakasleek ikaslegoari denbora gehiago emanen baliote zomorroen gorabeherak azaltzen.  Ergelkeri asko entzuten ditut ziztatzen duten edo ez inguruan. Eta, oraindik, testu antropozentriko batzuetan ikusten dut  insektuak sailkatzen direla gizakiarendako probetxagarriak edo kaltegarriak diren arabera. Antza, hauxe da animalia txiki hauetatik jende askori interesatzen zaion gauza bakarra.

 

Sinbiosi

Ez dakit zer geldituko ote den gizakiaren eta ingurumenaren arteko antzinako harreman hartatik.  Dena porlanaz, metalaz eta plastikoaz biltzen ari gara gure Lurra gainpopulazioara eramanez. Ea datozen belaunaldiek garrantzi gutxiago ematen dioten dirua izateari eta gehiago arduratzen diren besteez eta Lurraz.