Gorosti, zuhaixka bat izateaz gain Natur Zientzia Elkartea ere bada, zer aurkitu dezakegu bertan?
Oso animotsuak diren pertsona batzuk eta Nafarroako naturan eta bere kontserbatzioan zaletasun handikoak direnak. Bertan ere, izaki bizidun jakin batzuendako atal espezializatuak daude.
Zein da boluntarioen zeregina naturarekin zerikusirik duten mugimenduetan?
Irabazi-asmorik gabeko dauden elkarteen artean Gorosti beste elkarte bat da. Denek oso ikuspegi eta filosofia desberdinekin, baina denek egiten duten jardueran, osorik edo zati batean, printzipio bera dugu: borondatezko langileria.
Eta Gorostin?
Gorostin boluntarioak dena dira. Ia jarduera guztiak boluntarioengan oinarrituta daude eta, zer esanik ez, faunan, floran eta mikologian ditugun ikerlan eta jarraipen proiektuetan.
Osasuntsua dago -Gorosti- ala desagertzeko arriskuan?
Bai, osasuntsua dago, baina ahalko banu bi gauzak baieztatuko nituzke. Elkartea boluntarioen esku dago, eta halaber, oso boluntarioen eta adituen diren esku, baita proiektu eta eginkizun jakin batzuen kolaboratzaileen esku. Beste hainbat elkartetan gertatzen den bezala, nahiko kolaboratzaile dago, baina pertsona gehiago behar dira antolakuntzan gogotsu parte hartzeko.
Instituzioekin elkarnean zabiltzate?
Bai, ahal den guztietan. Baina, gehiago izatea ere gustatuko litzaiguke. Sinbiosi horrek oso ondorio onak ekarri ditu bi aldeondako, eta denendako ere, kasu miruen erroldan, SACREn eta Mankomunitate eta hainbat udalekin egin diren proiektuetan. Denek irabazten dute, Elkarteak, instituzioek eta gainontzeko herritarrek. Batzuetan ere oihartzuna izan ez duten ideiak proposatu izan dizkiegu instituzioei. Beharbada librepentsalariagoak gara, abangoardistagoak eta irekiagoak mundura, baita anbizio handiagokoak ere naturaren ezagutzan eta kontserbazioan instituzioak baino, gu ez baikaude lotuta gizartearen behartzera, ezta funtzionarioen eta politikarien pentsamenduen mugetara.
Baduzue proiekturik amankomunean beste talde naturalistekin?
Bai, Nafarroan, Espainian, Europan eta hauetatik kanpo ere. Gure bazkide batzuk parte hartzen ari dira mundu mailan BirdLife, Observado edo Bird proiektuetan. Natura eta bere espezieak denonak dira eta batzuk alde batetik bestera joaten dira, hauen ezagutza eta kontserbazioa denoi dagokigu. Ingurumen arloan badago printzipio bat: “pentsatu globalki eta mugitu tokian tokiko”. Nire ustez oso printzipio egokia da.
Tokiko ikuspegi bat izatea hutsegitea da.
Uste duzu Gorosti ezaguna dela Nafarroan?
Berriro esan beharko nuke baietz eta ezetz. Gorosti elkarteak nahiko ezaguna da instituzioetan eta Nafarroako eta kanpoko elkarteetan, baina, zalantzarik gabe, ez gara guk nahi bezainbeste ezagunak. Herri bakoitzean eta adin guztietako pertsonek Elkartea, egiten ditugun jarduerak... ezagutzea gustatuko litzaiguke eta hor asko dago egiteko.
Ausartuko zinateke esaten zeintzuk diren zuen indarguneak eta ahulguneak?
Preziski, gure ahulgunerik nabarmenena egiten ditugun jardueren zabalkundean dago, hala nola ere, dagoen jendea mantentzen eta gehiago erakartzen proiektu berriak sortu eta ezagutza, aldi berean, handitu ahal izateko. Orain esaten zaion moduan, “herritarren zientzia” gauzatzeko. Honetan oraindik hankamotz gaude. Eta gure indargunetako bat, hauxe da: boluntarioen bidez ezagutza eta zientzia sortzeko dugun ahalmena, hauek duten jakintza eta denbora Elkartean jartzen ari baitira. Harrigarria da ikustea talde txiki batek egin ahal duena.
Beste indargunen artean gue independentzia politikoa eta soziala dago. Mantentzen jakin dugu hau elkarte ireki bat bihurtuz inori galdetu gabe nondik datorren, ezta zer pentsatzen duen hainbat kontuetaz, ezta zein den bere sexua, edo adina, arraza, hizkuntza, jarrerak edo erlijioa.
Eta, azkenik, Gorostiren beste indargune bat da berziklatzen jakin izan dugula eta mamia atera gauzak egiteko era berriei, teknologia berriei. Gainera, aintzindariak izan gara hainbat aldiz.
Nola sortzen da ingurumen-kontzientzia?
Elkarte ireki bat izaten, edonorekin jakituria konpartitzen. Jendeari erakutsiz inguruan duena, gure kasuan natura zentzu zabal batean hartuta, historia, historiaurrea, paisaia eta bertan bizi direnak ezagutu ahal izateko, balioan jartzeko, gozatzeko eta, era berean, zabaltzeko.
Zer da naturalista izatea?
Naturan murgiltzea, hiriak eta herriak natura dira ere, eta gozatu ikusten eta ezagutzen duzunaz.
Bazkideak oso garrantzitsuak dira ekonomia sustatzen dutelako eta dauden proiektuetan parte har dekatelako. Konbentzitu nazazu!!
Bazkideen kuotaz ari bagara ekonomiaz hitz egiteko garaian, beharrezkoa da gastuak estaltzen laguntzen digulako, toki bat izaten, halaber. Baina, hau ez da garrantzitsuena. Bazkideek garrantzi handia dute eginkizunari, lanari balioa ematen dietelako, hauen ezagutza eta jarduerekin, proiektuen sorkuntza eta ideiekin… Eta honek guztiak bizirik irauteko eta ekonomikoki aurrera egiteko aukera ematen digu. Bazkide arduratsuak eta konpromiso gehiago hartzen duten horietako gehiago izanen bagenitu, ordea, proiektu handiagoak izanen genituzke eta adina diru proiektuak gauzatu ahal izateko.
.