Hitz eta pitz ODLV-ko Xabierrekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko urr. 16a, 19:52

Arrainak, landareak, insektuak, narrastiak, hegaztiak... baduzu lekurik denetarako?

Kar, kar, kar.  Ezta gutxiagorik ere! Niri gustatzen zaidana da ziria sartzea. Kontua da betidanik interesatu izan zaidala natura eta zerbait ikusten duzun aldiro, pixka bat gehiago sartzen joaten zarela. Harriduraz, ikerketaz eta bideratu zaitzaketen pertsonekin egonda, zeure burua liluratzen bukatzen duzu.  Eta, batzuetan, sentimendu hori besteei kutsatzen ere lortzen dut.

 

Badaude safari batzuk merezi dutenak egitea

“Safari” swahili hitza da eta “bidaia” esan nahi du nahiz eta gure testuinguruan “animalia exotikoen ehiza” izan, eta geroago “inguru exotiko bateko argazki-ehiza” bihurtu izan. Eta, badago akaso gure etxea baino exotikoagoa den ingururik guregana hurbiltzen diren basa animaliendako? Jatorrizko etimologiara itzuliz, gure “safaria” geure bizitzaren barna egiten dugun bidaia da.  Oso gertaera bizigarria da eta benetan merezi duena egitea.

 

Hausnarketa bat

Mundua zoragarria da edozein lekutara begiratzen dugula. Ez da oso urruti joan behar sentitzeko harrigarriena hasten dela etxetik atera gabe.

 

Non dago ezagutza?

Nik esanen nuke buru kurioso, zorrotz eta azkar batean dagoela. Gutako bakoitza ezaugarri horiek guztiak gara, talentu eta trebetasunak ditugu gauza txikiak egiteko. Berez hutsalak emanen dute, baina elkartzen garenean eta amankomunean jartzen ditugunean materialak, teknikak eta datuak ondarea lortzen dugu; gero eta pertsona gehiago elkartu gero eta handiagoa da ondarea. Garai ederra da, ezagutza txikiak askatzen eta zabalduz doaz, gure historian inoiz gertatu ez den bezala.

 

Oreka

Geldirik dagoen egoera perfektua dela iruditzen zaigu.  Baina, errealitatetik urrun dago hori.  Oso egoera dinamikoa da, kulunkatzen da eta “ez itzulera”ren horizonteari keinu bat egiten dio.

 

Tranpak baldin badaude...

Tranpek inguratzen gaituzte.  Gure bizitzaren beste zati bat dira eta pizgarriak barrukoa astintzeko.  Izakien zikloak eta elkarrekintzak oso konplexuak dira eta, askotan, latzak.  Parasitismoa ausardiaren, azpikeriaren eta iruzurraren gailurra  da. Horietan erortzea desatsegina suertatzen zait.

 

Kontakizunez egindako armiarma-sarea jakin-mina pizteko

Pertsona sozialak eta hiztunak gara. Gertaerak bere horretan adieraztea nahiko zientifikoa eta aseptikoa gelditzen da eta aspertu, distraitu eta izutu dezake gure solaskidea. Horrela egin daitezke gauza batzuk, baina istorio polit bat sutondoan eta lagunen artean kontatzeak moldatu ditzake burua eta irudimena.

 

Zerk animatzen zaitu hedatzera? ornitologiadesdelaventana.wordpress.com

Behin, leihoan arropa eseki egiten nuen bitartean, belatz txiki, Falco columbarius, ar bat pasatu zen nire aurretik. Hain sentsazio ederra izan nuen mundu guztiari kontatzeko beharra izan nuela.  Horregatik, blog batean idaztea erabaki nuen, gertaera txikiak jasota izateko. Hori da, hain zuzen, izen honen arrazoia, ornitologiadesdelaventana, belatz txiki harren omenez. Gure gertutik  gertatzen diren gauza txiki horien hausnarketa izan nahi du.

Oso proiektu pertsonala da. Egia esan, ez nuen uste inori interesatuko zitzaionik ere. Bertan topatu ditudan bitxikerien berri eman nahi ditut.  Garaipenak nire ezjakintasunaren kontra. Konpromiso bat daukat, eta ez dakit norekin, hilabetean behin gutxienez zerbait argitaratzeko. Batzuk nahiko behartuak izaten dira, beste batzuk izugarrizko borroka izan dira lortzea, eta beste batzuetaz, aldiz, oso harro nago nahiz eta irakurleen gustuek ez dute zertan nireak direnekin bat egin. Halere, zoragarriena da honek guztiak oso pertsona interesgarriak ezagutzeko aukera eman didala.

 

Bisoi europarra egoera larrian, bisonte europarra ekarri nahi dugu, Asiatik etorritako liztorra hedatzen, hau da globalizazioa?

Hau bakarrik da denon oharkabetasunaren icebergaren tontorra. Globalizazioa da gizakion aurkikuntzarik handienetariko bat eta nahiz eta modernotzat saldu nahi diguten, munduan zehar hedatu ziren gure arbaso haiek izan ziren beste batzuen lekukoa hartu zutena. Bizitza sortu zenetik, planetan barna zabaldu ziren beste lurralde eta aukera batzuen bila. Gertatzen dena da globalizazioa korporazio handietako salerostearekin uztartzen jakin izan dutela. Eta honek homogeneizazioaren arriskua dakar maila guztietan: kulturan, gizartean, ekonomikoan, ideologikoan… eta hau guztia gugandik urruti, bai fisikoki bai intelektualki, dagoen boteretik dator.

Ondorioak pentsaezinak dira, baina baditugu hiru adibide paradigmatikoak: liztorra, polizoi moduan gonbidatuta, Asiatik etorri zen ontziratuta egunero itsasontzietan garraiatzen diren mila merkantziatan. Kontinenteak eta ozeanoak zeharkatzen dituzte inongo osasun-kontrolik gabe. Gure ekosistema hankaz gora jartzeko ahalmena badu.

Bisontea ideia bat ongi saltzen jakin izan duen norbaiten irudimenaren fantasia-produktu bat da. Mitikoa, baina erreala ez den animalia baten ideia da eta sartu nahi dugu. Gaur egungo bisonte europarra basoan bizi den bisontea da eta ekarri nahi duguna kobazulotan margotu zen haietako bat da, estepan bizi izan zen eta geure memorian gorde baino askoz lehenago desagertu zen.

Hortaz, bisoi europarra eta gure fauna eta flora autoktonoak, hil zorian daude ezjakintasunagatik, begirunerik ezagatik, kultura ezagatik, utzikeriagatik eta interes gurutzatuengatik.

 

 

 

Zeri ez diogu kasu egiten?

Gauza arruntei. Buruan sartu dizkigute ideia megalomanak eta hau traba bat izaten ari da dugunarekin zoriontsuak izateko. Kontsumitu egin behar dugu zoriontsuak izateko. Gure bizitza ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko dago, logika zitala da: “100 gastatzen badituzu asko gozatuko duzu, baina 200 badira askoz gehiago gozatuko duzu” bizitzaz blai egon baino.

 

 

Irailean inausketa egin: ez ditugu lurrera eroriko diren hostoak bildu nahi.

Beharbada buru planifikatu baten helburua da, baina sasoi horri dagozkion kolorearen edertasuna eta poesia galduko genituzke eta udaberri berri baten etorrera.

 

 

Liburu bat

Zaila da, baina azkenean hauxe aukeratu dut: El gen egoísta. Liburu honek markatu ninduen. Dawkins pertsona ospetsua da oso polemikoa eta konprometitua delako. Baina, hortaz aparte, liburuan oso ikuspegi ezberdina ematen digu geure existentziari buruz, pixka bat kezkagarria, hortaz bultzatu egiten gaitu itxitzat eman genituen gaiei beste ikuspegi bat bilatzen. Hori da bere ezaugarrietako bat, astintzen zaituen pizgarria da erantzun berriak bilatzen galdera zaharrei. Zer opari hobeagoa eman diezaiguke liburu batek?