Egun hauetan, kurriloen garrasiak entzun ditugu Sakanan. Urtero egiten duten moduan, aurten ere hegoalderantz abiatu dira, epeltasunaren bila.
Gorosti Natur Zientzia elkartekoek diotenez, abuztuaren azken egunean gutxi batzuk ikusi ziren eta geroztik, ordea, migrazioa eten egin zen lastailaren erdialderaino. Urriaren 30etik aurrera, kurrilo ugari sartu dira Linduxetik (bi egunetan 60.000 kurrilotik gora zenbatu dituzte). Joan zen urtean, adibidez, 242.000tik 260.000ra bitartean pasatu zuten negua Estatuan.
Aprobetxatu dezakegu kurriloen negu-pasa dela gora begiratzeko eta gure belarria fintzeko, kurriloak gure artean ditugu eta!!
Argazkia: internet