Cortaderia selloana III

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko aza. 20a, 20:20

 

 

Behin baino gehiagotan hitz egin dut hemen Cortaderia selloana landareari buruz, eta susmoa dut honako hau ere ez dela azken aldia izanen. Izan ere, landare honen ausardia handitzen den heinean, handituz doa nire kezka ere. Oraingo honetan, basoaren barruraino sartu da, eta bidearen erdigunetik aurrez aurre begiratzen digu, batere lotsarik gabe.

 

Espezie indabitzaileak direla-eta, iritzi eta ikuspuntu desberdin asko kaleratzen ari dira, gure onerako, betiere. Dena den, jakintsuek diotenez, kontrolpean eduki beharreko landarea da cortaderia selloana, eta, aukeran, sustraitik atera behar da. Oso liburu interesgarria dago espezie inbaditzaileei buruz "¿De dónde son los camellos?". Bertan ikerketa handia dago eta orain arte pentsatu ez dugunaz, aurrean azalerazten digu idazleak. 

Argazkia: Cortaderia selloana (Altsasuko Martinsasti)