Oilagorra

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko aza. 28a, 15:42

Bideoa

Baso itxian barnanindoala haritz amerikarrak zenbat handitu diren ikusteaz harrituta gelditu nintzen. Aspaldidanikbertan ibili gabe nengoeneta, benetan, txunditu egin nintzen. Behin, batek esan zidan naturalki batzuk bide erdian geldituko zirela, eta beste batzuek aurrera eginen zutela, gezurra zirudien arren. Badakizue, Naturaren legea.

Hain erakargarriak egiten zaizkidan bide estu horiek, ixten doaz. Haritz amerikarrek udazkeneko kolore ederrak hartu dituzte. Hala ere, aurtengoak ez dira hain kolore biziak izanen, euri gutxi egin duelako. Distirarik gabe hostoak galduko dituzte aurten.

Argazki-kamera hartu eta grabatzen hasi naiz. Nire pentsamenduen momentu hura harrapatu nahi nuen. Etorkizunari begira jasota utzi nahi nuen. Basoaren ustiapenaren hastapenak zeintzuk ote diren XXI. mende honetan ez dakizkit eta ulertu nahian, argazkia atera nahi dut.

Bat-batean, hegazti bat atera da lurrean pilatuta dauden zuhaitzen artetik. Antza, oilagorra da. Izututa, hegaz ihes egin du. Pinudian begi-bistatik galdu dut. Eta poztu egin naiz behatu dudanaz. Oilagorra sekula ikusi gabe nengoen. Basoak beti saria ematen dio bertan dagoenari.


www.youtube.com/watch?v=xJuL7nfPc0U