Egun hauetan hegazti honi erreparatu diot. Antza, patxadaz ibiltzeak onura batzuk ekartzen ditu, besteak beste, egunerokoan kontuan hartzen ez ditugun gauzei erreparatzen laguntzen digulako.
Etxe ondoan pinu batzuk daude eta haietan gure pinu-kaskabeltzak ikusi ahal izan ditut. Beste zuhaitz batzuetan ere egon arren, pinuetan bilatzen du neguan izanen den bere dietaren osagarririk nagusiena: pinaziak. Horiekin eta amimorekin, insektuekin eta larbekin erreserbat gordeko ditu bere gorputzean hemendik aurrera nahiko lan izanen duelako bikotea bilatzen eta habia egiten -ilbeltzean eta otsailean betebehar horiei eutsiko die-.
Baina, ez da konformatzen egunean behar duenarekin eta jaki-tokiak ere izaten ditu. Hartzen dituen janari batzuk estali egiten ditu neguko hotzari eta elurteei aurre egiteko.
Beste hegazti espezie batzuekin gertatu ez den bezala, pinu-kaskabeltzei primeran etorri zaie bertan pinuak landatu izana eta, momentuz, ez omen dago galtzeko arriskuan.