Garatzen

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko urt. 15a, 21:48

Vespa velutina

Gure haritzak sekretu bat zuen. Neguak biluztu bezain pronto, jakin dugu zein zen. Bertan, joan den urtean, liztorrak zeuden. Atzerritarrak, nonbait. Asiakoak hain zuzen. Habia bakoitzak bi mila liztor inguru babesten ditu. Ez zaie meritorik kendu behar, langileak izan badira eta.

 

2010ean Pirinioak zeharkatu zituztenetik gure artean bizi dira. Ez dira, ordea, pakea ezartzera etorri, alderantziz, gerra deklanatu diete insektuei, batez ere, gure erleei. Baina, ez dago dena galduta. Erle europarrak metodo bat edo beste garatzen ari omen dira bertan seko uzteko Asiako liztor horiek. Zer gertatuko da etorkizunean?