Zortedun sentitzen naiz Harris hegazti-harrapari hori gertutik hegaz egiten ikusi izanagatik. Jaten dagoen txoritxo hori bere saria izan zen, lurrean apropos utzita etxekotua izateagatik. Hala eta guztiz ere, izugarri ederra da ikustea nola jaisten den zerutik lurreraino duen saria jatera. Une batean libre dagoela iruditu zait, hori irudikatu nahi izan dut.
Baina, ez. Eta ni horren lekuko bihurtu naiz. Fokoratu dut soka, fokoratu dut amesgaiztoa, fokoratu dut askatasuna falta horretan dudan inplikazioa. Hegaztia iman bat balitz bezala, nire begiradari itsasita gelditu da, liluraturik.