Observation.org

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko urt. 29a, 21:08

Sartu

Observation plataforma munduko toki guztietako boluntarioek naturan behatutakoaz osatzen da.. Mugak hautsita, beste mundu bat ageri zaigu aurrez aurre. Zoragarria!!!

 

Landareak, hegaztiak, intsektuak eta ugaztunak, espezie berberak eta ezberdinak munduan barna zabaldurik. Mundu ezberdin bat nahi dugu eta horretan laguntzeko, behatutakoa munduari erakutsi nahi diogu. Ingurumena babestu nahi dugu. Datuak biltzen ari gara eta denok jakin dezakegu zer dagoen non eta nor igotzen ari den. Azken finean, natura gure pasioa da, ezberdintasun guztien gainetik.

 

Edozein izan daiteke boluntario. Behatzen duzuna igo dezakezu. Zerbait gaizki igo baduzu, lasai egon, zuzenduko dizute eta. Gauza bat kontuan izan beharko duzu, behatutako habien eta arrautzen irudirik ezin da igo. Gainerako guztia, libre. Soinuak eta irudiak edo behatutako azalpena, besterik gabe zintzilikatu ditzakezu. Eta, jakin jakinen duzu ere, behaketan ezin dela inolaz ere kalterik egin edo molestatu.. Behatutako guztia garrantzitsua da. Animatuko zara?