Zure animaliak leku askotan daude, abeletxeren bat duzu?
Nire animaliek apalategian edo sabaitik zintzilikaturik daude eta ez da behar izaten ez itxiturarik, ez artzai elektrikorik hurrengo egunean bertan opatu ahal izateko.
Etxekotu daiteke zizelarekin?
Nire lanean ez dut erabiltzen ez zizelarik, ez gubiarik, buztinazko irudiak modelatzeko nire lanabesak eskuak eta bojezko zotzak dira. Behin modeloa bukatuz gero, eskaiolazko edo silikonazko moldea egin behar da pieza bat edo gehiago ateratzeko. Dena den, nire animalien eredua egitea oso garrantzitsua izan arren, prozesuaren zati bat besterik ez da margoketa oinarrizkoa baita itxura errealista lortzeko.
Animalia espezie asko desagertzeko zorian daude, zu zara etorkizuna?
Zientifikoen komunitatearen iragarpenak ez dira oso alde onekoak. Espezie askorendako, gurea barne, etorkizuna zalantzagarria da epe motzera zein epe luzera. Ni ez naiz etorkizuna, nire ereduek animaliekiko enpatia izatea lortzen badute, horrekin besterik bada ere poztuko nintzateke.
Zer esaten dizu otsoaren begiradak?
Errezelo handia ikusen dut. Inguratuta dagoen predatzaile handi baten mesfidantza atabikoaz ari gara eta etengabeko gatazka batean murgilduta dagoena, Harrapakari Handia den batekin, Homo sapiens.
Asko ezagutu behar dira animaliak ereduak egiteko!
Ezagutzen badira, askoz hobeki, baina ez da beharrezkoa eta are gutxiago gaur egun interneten irudi asko aurkitu ditzakegu eta. Askotan errealitatean ikusita ez nituen animaliak egin izan ditut. Internet sortu aurretik argazki eta irudi onak zituzten liburuak erosten nituen, modu bakarra zelako dokumentazio ona izateko. Eta oraindik liburu batzuk erosten jarraitzen dut, baina oraingoan ez da izaten behar ditudalako.
Ipuin asko irakurri dituzu?
Gorabeherak izan arren, haurtzarotik irakurtzeko ohitura beti izan dut. Beraz, orain 62 urte ditudala, uste dut baietz, nahikoa ipuin irakurri ditudala. Genero horretan kokaturik, Antón Chéjov maisuarenak izan dira irakurri ditudan azkenekoak.
Non dago animalia baten arima?
Nire ustez guk dugun leku berean, indibiduo bezala dugun kontzientzia horretan. Baina, dugun ikuspegi antropozentrikoagatik maiz ahazten zaigu gu geu garela animaliak eta jainkoengan, infernuetan eta paradisuetan amesten dugun primateak garela, azken finean.
Pienso que en el mismo lugar que la nuestra, en su conciencia como individuo. La visión antropocéntrica es la responsable de que con frecuencia olvidemos que nosotros mismos somos animales, primates que fantasean con todo tipo de dioses, infiernos y paraísos.
Zein da zure artisau-lanaren sekretua?
Zorte handia izan dut, denboraren poderioz zaletasuna nire lanbide bihurtu baita. Hala ere, ez da erraza izan, eta, artisau askori gertatu zaien bezala, ezengorkotasuna espero nuena baino denbora luzeagoan izan dut bidelagun. Sekretua egiten duzuna gustukoa izatean, etengabeko ikaskuntzan, konstantzian eta autoexigentzian dago; ez dago besterik.
Errexinek, eskaiolak, kartoiak... errealitatea eraldatzeko boterea dute?
Nik boterea dut materialak aldatzeko, eraldatzeko eta nahasteko gauza artistikoak sortzeko. Edozeinek nahi izanez gero duen boterea da, hobeki edo makurrago atera arren.
Europatik dator enkargua
Lan batzuk, bai etorri zaizkidala Europatik, baina enkarguak bereziki Estatuko udaletatik, autonomia-erkidegoetatik, fundazioetatik, elkartetik, etab., etorri zaizkit.
Artariain, animaliek babesa bilatzen dute bertan?
Artariain mendi erdiko herria da, harrizko etxeen artean baratzak, estalpe zaharrak, patioak, etab., ditu. Udaberrian eta udan batez ere, hegazti asko daude eta zerua enara azpizuriez (nire teilatu-hegalean 13 habia daude), enara arruntez eta sorbeltz arruntez betetzen da. Eta hori ohizko diren espezieak kontuan hartu gabe, hau da, etxe-txolarreak, araba zozo beltzak eta buztangorri ilunak. Urtean zehar hemen bizi diren basoko hegaztiak eta nekazaritzaren inguruan dabiltzan espezien zerrenda oso zabala da: buztanikara zuriak, txantxangorriak, txio arruntak, txinbo burubeltzak, kaskabeltz handiak, harkaitz-txolarreak, karnabak… Baina txorien algara hori ez da nolanahi konturatu gabe egoten gabirai, aztore eta miruendako sarri herrira sartzen baitira ehiztatzera, beraz, babeslekuarena oso erlatiboa izaten da.
Weborrian animalia askotako argazkiak ikus daitezke, lanbide honetan daramatzadan ia 30 urtetan egindakoak. Bereziki hegaztiak dira, baina ugaztunak, anfibioak, narrastiak, arrainak, insekuak… ez dira falta ere. Niri izendatzen gustatzen zaidan moduan, imajinagintza naturalaren erakusgarri zabala dago.