Zugunruhe

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko ots. 26a, 20:47

Argazkia: Juan Ignacio Deán

Kurriloak bueltan dira berriro ere. Aste honetan, ehundaka kurrilo ikusi izan dira Iruñerritik pasatzen. Nola dakite noiz joan eta noiz etorri?

Naturak baditu bere erritmoak egunari eta urteari lotuta daudenak.
 Erritmo hroriek ez dira beti berdinak izaten, kanpo-adierazleen bidez lotuta baitaude egun eta urte naturalei. Sinkronizagailuak dira eta zeitgebers dute izena. Garrantzitsuena fotoperiodoa da, hau da, egunean argitan ematen den denbora.

Hori guztia frogatzeko, hainbat esperimentu egin dira kaioletan bizi diren hegaztiekin. Eta ikusi egin da hegaztiak urduritu egiten direla eta, gainera, norabide jakin bat hartzen dutela ere. Zugunruhe garatzen hasiak dira libre dauden hegaztiak migrazioa hasi batera.

Nonbait, migrazioa aurre egiteko programa endogeno bat heredatzen omen dute ere. Lagungarriak izanen zaizkien erreferentzia-puntuak izaten eta erabiltzen dituzte: haizea, usainak, eguzkia...

Naturak egiten duen aukeraketak erraztu du trebetasun batzuen erabilera, hegaztiek informazio iturri asko baitute eta horri esker, trebetasun horiek erabiltzen dituzte.


Migrazioa, konplexua bezain harrigarria.