Hitz eta pitz Iñigo Elorza Makazaga-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko mar. 12a, 19:38

Nebulosa

Autopistak eraikitzen ari gara zeruan, hainbeste trafiko dago?

 

Gure planetaren inguruko bolumena oso handia da, baina espaziontzien milaka hondakinak daude orbitatzen , torlojuak eta abar, eta hondakin hauek arriskutsuak izan daitezke hurrengo hegaldietan, horregatik zenbait erakunde arazo hau aztertzen ari dira.

 

Ilargira joan gara, Martitzera joateko prestatzen, zeren atzetik gabiltza?

 

Alde batetik prestigio nazionalen kontua da, adibidez guda hotzaren testuinguruan ulertzen da nola estatu batuek gastatu zituen diru astronomiko hura ilargira joateko. Gaur egun txinak hartu dezake papel hori.  Bestaldetik ilargian badaude material estrategiko batzuk, helio 3 adibidez, eta hurrengo hamarkadetan maiz entzungo ditugu material hauen izenak.

 

Astronomia eta Astrologia, haserre daude?

 

Astronomia zientzia da eta Astrologia ez, beraz esparru desberdinetan aritzen dira. Astrologiak balio kulturalak edo psikologikoak eduki ditzake, baina inola ez ditu betetzen zientzia baten ezaugarriak.

 

Non daude estralurtarrak?

 

Auskalo...unibertsoak ezin pentsatuzko handia denez logikoa da pentsatzea estralurtarrak nonbaiten egongo direla, baina oraingoz ez dakigu ezer.  Hurrengo hamarkadetan agian detektatuko dugu bizitza beste planetetan, beste eguzki sistemetan era zehar batean, planeta horien atmosferak aztertuz.

 

Opatu duzu izarren bat Lur planetan?

 

Jajaja, gure umeen irrifarrea

 

Eguzkia, izarrak..., argi-kutsadura ote dago espazioan ere?

 

Ez, unibertsioa batez ere iluna eta hotza da, batez besteko tenperatura -270 gradukoa da, eta bakarrik oasis txiki batzuetan..planetak..izarrak eta abar aurki ditzakegu argitasuna eta beroa

 

Zulo beltzetan, ba ote dago argi-izpirik?

 

Bai noski, zulo beltzak kanpoko begirale batentzat beltzak dira ( eta hori ere ez da gustiz egia, Stephen Hawkingnek argitu zuen bezela). Berez, zulo beltza batera gerturatzen garenean ezin gara konturatu noiz zeharkatzen dugun zulo beltza horren muga( gertakari horizontea) , muga honek birtuala delako. Baina zuloaren barruan hasieran behintzat lege fisikoak kanpokoen hantzekoak dira..bakarrik zuloaren zentrora gerturatzen garenean ( singularitatea)gertakari kuantiko exotiko batzuk igerriko genuke.

 

Badugu espazioan Jabier Gorosabel izena duen asteroide bat

 

Eta bai benetan merezita. Jabier Gorosabelek zientzilari euskaldun bikaina eta jatorra zen eta tamalez gaixotasun madarikatu batek gazte eraman zuen. Sortutako hutsunea oraindik nabarmentzen da bai bera familian baita euskalherriko zientzan ere. Bere omenez asteroide bati bere izena eman diote.

 

Bitxigilea da Saturno?

 

Eguzki sistemaren paisai ederrena ( gure planeta aparte) Saturno eta bere eraztunak izan daiteke. Teleskopio batetik eder ikusten da benetan. Badaude beste planeta batzuk eraztunak dituztenak ( Jupiter eta Urano batzer ere) baina ezindira konparatu Satarnurekin.

 

Behin esku artean meteorito bat izan nuen. ez gara bakartiak

 

Egunero milako meteorito erortzen dira lurrera, gehienak oso txikiak baina gogorazten digu hor,,gure gainean, espazio handi eta ederra daukagula aztertzeko eta esploratzeko.

 

Gure itxaropena meteorito batean dago?

 

Orain dela ehun urte inguru zientzilari suediar batek, Arrhenius, konposatu organiko xinple batzuk meteoritoetan lurrera etorri ziren teoria aurkeztu zuen, Panspermia teoria. Teoria honek zenbat momentuetan berplanteatu egin da ( Hoylen teoria adibidez) eta azken finean eguzki sistemaren gorputzen interakzioen garrantzia aldarrikatzen du. Bai, meteoritoak et bizitzaren sorrera, pil pilean dagoen gai bat.

 

Hau da hau satelitea!

 

Ilargia, gure satelitea, gure kulturan eta sinismenetan barneratuta daukagu.  Horrela, ez da harritzekoa ilargia aipatzea gure eguneroko esladietan.

 

arkamurkanaturtaldea.blogspot.com.es