Eta zure etxebizitza hutsik balego?

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko mar. 19a, 20:52

ilunpetan

Martxoaren 24an, Planetaren ordua ospatuko da. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izanen da. Jakinen duzuen bezala, egun hartan, gaueko 20:30etik 21:30era, gure etxeko automatikoak ordu batez itzaliko beharko ditugu klima aldaketaz ohartarazteko. Etxebizitzetan ez ezik, gainerako entitate eta eraikuntzetako argiak ere itzali beharko dira (enpresak, monumentu ezagunak, eraikuntzak, udaletxeak, erakundeak...).

Horrek guztiak nire jakin-mina piztu du. Zenbat energia gastatzen ari gara ordu batean? Zenbat gastatzen ari gara behar ez denean? Energia hori guztia batuko bagenu, zeri eta zenbat denboraz emanen genioke argitasuna?

Nahi izanda, gure ohiturak eta ekintzak alda ditzakegu, prest gaude?