Sartu gara udaberrian eta zuhaitzen hostoak atera gabe daudela aprobetxatuz, loretu dira landare batzuk. Egunak besterik dituzte bizitzaren zaporea dastatzeko, gero beste landare batzuei lekua utzi egin beharko baitie.
Basotik nindoala Erythronium dens-canis landarearekin topo egin dut. Bide erdian zegoela, ezin pasatu ikusi gabe. Loreak bizitza motza izanen du, bai, baina txingurri mota batzuk izanen dira bere hazia zabalduko dutenak basoan barna, bandoa balitz bezala.
Hazi horrek txingurriak erakartzen dituen substantzia bat -eleosoma- du kanpoan, oso elikagarria antza. Eleosoma jan ondoren, hazia lur azpian geldituko da ernamuindu arte. Beste Erythronium dens-canis landare bat izanen dugu, nork daki zein lekutan.