Mimetismoa eta elkarlana

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko apirilaren 9a

Lamium purpureum

Lamium purpureum da gure gaurko landarea. Negu bukaeran loratzen hasten da eta udaberria iritsi orduko, nonahi ikusten dugu. Itxuraz asun txiki bat ematen du -25 zentimetrotara ez da iristen- eta hori da duen defentsarik handiena etsaien aurka.  Hazi asko izaten ditu eta fruituek txingurriak erakartzen ditu, Erythronium dens-canis landareak bezala.  Gero, txingurriek haziak zabalduko dituzte eta horrela biek onura jasoko dute. 

Mimetismoa eta elkarlana, bikote bikaina aurrera egiteko.