Gure trikua

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko api. 23a, 20:07

Erinaceus europaeus

Esnatu orduko trikua bideberrian hilda zegoen.  Antza, garai hau nahiko arriskutsua gertatzen da beraiendako lozorrotik atera berri egoten baitira.

 

Momentuz ez dira desagertzen ari, baina babesteko espeziea da.  Plagak kontrolpean izaten ditu eta gure baratzea eta soroendako egokia da arrazoi hori dela medio.

 

Iluntzean ateratzen da eta argitzen hasten denean sartzen da berriro bere babeslekuan.  Usain berezia eta handia omen du.  Gogoan dut txakur bat izan nuenean iluntzean ateratzen ginela paseo bat ematera eta berehala nabaritzen zitzaion trikua inguruan zebilela, oso urduri jartzen baitzen eta nahiz eta txakurrak bere etsairik handienetako bat izan, nireak behintzat ez zion ezer egiten.

 

Ai gure triku gizajoa!