Orenin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko mai. 14a, 20:24

50 hamarkadaren bukaeran Orenin herriak 62 biztanle zituen. Herri lasaia, nonbait. Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lurrak ere bazituen. Baina urtegiak ito egin zuen guztia eta biztanleek, maleta eskuan hartuta, alde egin behar izan zuten handik. Geroztik, kanpandorrearen zati bat besterik ikus daiteke urrutian. Orain uharte bat bihurtu da eta bizitzak oraindik dirau, oraingo honetan ordea, hegaztiek hartu dute herria, gure hizkuntzan “okupak” liratekeenak. Nolakoa den bizitza! Kanpora bota genituen pertsonak eta egun hegaztiek guk baino eskubide eta babesa gehiago dituzte. Hala ere, txanponak beti ditu bi alde eta hegaztiak behatzeak ematen duen lasaitasuna, mundiala da!!