Duela urte mordo bat, sendabelarrei buruzko ikastaro bat egin nuen eta, beste belar batzuen artean, elorria ezagutu genuen. Geroztik, gustuko dut mendian zein basoan eta zelaietan haizeak dakarren haren usain gozoaren artean paseatzea. Elorriak txoko guztiak zuriz janzten ditu udaberrian.
Itxura, ordea, ez da ere baztertzekoa eta ongi asko aprobetxatzen dute hegaztiek eta zomorroek. Izan ere, hesi natural bihurtu daiteke, babesleku natural.
Zelten munduan beste mundurako atea zabaltzen du. Beno, badakigu behintzat edertasuna ez zaigula faltako!