Neure buruari galdetzen diot zer istorioak gertatu ote ziren monasterio horretan…
Mila eta piku urte atzera begiratu beharko genuke eta hantxe opatuko genuke monasterio hori. Lurraldeen konkisten ondorio bat omen da. Mendez mende eta egoerak aginduta, aldaketa galantak jasan behar izan ditu. Interesgarria litzateke egun bat han bizitzea, toki batetik bestera joatea eta bere historiaz jabetzea.
Bizirik eta hilik, hustuta eta beterik, arpilatuta eta sakaila gogorra eraginda gure begiek eta gorputzak harrapa dezaketena besterik ez zaigu gelditzen, ordea. Izandakoari laguntzen hitzak jartzen.
1985 urtean monasterioak atea itxi zuen fraide gutxi batzuk gelditzen baitziren eta ez zuten atzetik etorriko zen inor.
Geroztik, Nafar Gobernuak bere ardurapean hartuko du monasterioa eta orain atea zabalik dago monasterioak dituen lekuetako batzuk ikusteko.
Pasaleku luzeak, xumeak, bakartiak. Harrizko figurak paretetan gordeta, gure mundura esanahia ekartzeko ote nahian? Nork daki!