Hitz eta pitz Óscar Pérez Andueza-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko eka. 25a, 20:28

Orchis laxiflora

Atarrabian, Errotxapean, Ezkaban… landatzen ari diren landare eta zuhaitz espeziarekiko oso mugimendu interesgarria dago, nola sortu da?

Hori ez da gaurko kontua. Azken urteetan nahikotxo aldatu egin da naturaren kontzeptua bere zaintzari dagokiona eta, zorionez, udal askok ekin diote horri leku atseginagoak lortzen bai guretzat, bai animalientzat. Berriozar izan da lehenengoetako bat eta duena baloratzen hasi denez ekintza batzuk abian jarri ditu: Ezkabako pinudia garbitu, bertako espezieak landatu ditu haritza eta zurbeltzak bezala, landaketan jendea inplikatu du, hala nola bideak egokitu, etab. Honek guztiak naturara jendea hurbildu du balioa eta errespetua erakutsiz. Beste adibide bat ibaiko parkea da. Lehen ez genion kasurik egiten eta orain, berriz, oso leku garrantzitsua da eskualdeko herri askorentzako naturara hurbiltzeko eta naturaz gozatzeko bihurtu baita. Izan ere, gaur egun harrigarria da ibaiko parkea duen aniztasuna duela urte batzuk pentsaezina zena.


Arazo asko izaten ari gara inbaditzaileak bihurtu diren kanpoko landare espezie batzuekin eta

askok gure lorategietan jarraitzen dute. Badakigu hori guztia?


Beno, nik uste dut ezer gutxi dakigula. Nire iritziz asko landatu dira eta ez da kontuan izan kaltea

besterik ez zigutela egiten. Gaur egun udalek bai dutela horien berri, baina jendeak ezer gutxi

egia esan.

 

Bertako espeziak landatu, zertan ematen digu onura?

Ustez baino onura gehiago ematen digu. Espezie autoktonoak beti egon dira bertan eta ez dakit

zergatik baztertu egin ditugun hirietatik aldenduz. Baina, zenbait udaletxetatik bertako

zuhaitzak eta zuhaixkak landatzen hasi dira gure lorategietan, baita belarra moztu gabe utzi

hilabete batzuetan ere. Naturari imitatzea da, besterik ez. Egues bailaran adibide batzuk ditugu

(kontatu didatenez, Egues izan da kontzeptu honekin hasi zen lehendabizikoa, izan ere, udara

arte ez du belarrik mozten hainbat lekutan, zuhaixkaren eguna ospatzen dute, etab.,),

Atarrabian hasi dira dagoeneko eta Iruñean aurten ekin diote, adibidez, lau toki aukeratzeari

Ezkabako bertako zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko, belarra moztu gabe uzteari ibaiko

parkeko toki eta lorategi batzuetan ere. A! Ahaztuta neukan, zertan eginen digun on? Naturara

gehiago hurbiltzen laguntzen digulako. Gogoan izanen dugu basaranak hartzen genituenean

patxarana egiteko, masustak yogurtarekin jateko, txikoria-belarraren sorgintxoekin jolasteko,

bitxiloreekin eskumuturrak eta medailoiak egiteko…

 

Lorategietan gure flora zaintzea ongi dago, bai, baina garrantzitsua da ere nola, ezta?


Bai, jakina, ez zaigu interesatzen bere kabuz uztea. Zaindu behar zaio, baina asko ezta ere.

Japoniarrei begiratu beharko genieke, naturari imitatzen dioten lorategiak izan, baina zainduta.

Lehen esan bezala, udara arte belarra ez moztu, bertako zuhaixkak eta zuhaitzak landatu,

bazkalekuak egin, toki irekiei lehentasuna eman, azken finean.

 

Batzuetan ez dugu harrietaz hitz egiten, baina garrantzitsuak dira, zer erakarri dezakete?


Bai, naturaren beste zati bat dira zuhaitz hilak uztea bezala, inoiz moztuko ez diren tokiak, etab.

Harrietan espezie batzuk bizi dira, esate baterako sugandilak, trikuak..., izan ere, hesi baxu bat

ukitu gabe uztea oso gauza interesgarria da eta kontuan izan beharko litzateke.

 

Lorategian ura da kontuan izan behar den baliabide bat


Bai, oso garrantzitsua da, urik gabe ez dago bizitzarik. Jende asko ez dabilen hiriko zenbait

tokitan, utzi beharko litzateke urez istiltzea denboraldi batez eta, zergatik ez? Leku batzuetan

landu gabeko lurra ere uztea bertan txoriek eta animaliek ibiltzeko eta dagoena aprobetxatu

ahal izateko.

 

Munduko zenbait hiritan lorategiak baratzeak bihurtu dira eta

zuhaitz apaingarriak fruitudun zuhaitzengatik ordezkatzen ari dira.

Badago Iruñerrian ala Nafarroan antzeko egitasmorik?


Bai, badaude batzuk eta hasiko dira ere baratzea komunitarioak hirietan.

Lehen etxe ondoan genituen baratzeak berreskuratzen hasiko dira denok

gure frutak eta barazkiak lantzen ikasteko, hori bai, komunitarioak izanen

dira. Gainera, fruitudun zuhaitz gehiago sartzen hasi beharko lirateke

hirietan. Beharbada oso une egokia da udalei horrelako ideiak proposatzeko.

Sarrigurenen, adibide gisa, zuhaixkaren eguna sortu dute zuhaixkak eta

fruta-arbolak landatzeko insektuak eta txoriak erakartzeko asmoz. Ez esan

ez dela oso ideia aurreratua!

 

Belar txarrak” kentzen ditugu, uste duzu definizio hori egokia dela?


Niri ez zait batere gustatzen hitz hori. Nekazaritza modernoaren kontzeptua

da eta aldatu beharko litzateke “soro-landareak” jarriz. Gurekin bizi dira eta

guk pentsatzen dugun baino garrantzitsuagoak dira. Nork ez du gogoan

izanen zereal soroetan ateratzen ziren mitxoletak?


Gero eta polinizatzaile gutxiago daude, nola erakarri ditzakegu

ugaldu daitezen?


Hori ematen du behintzat. Ba, zuhaixkak landatzen eta belarra moztu gabe

uzten leku batzuetan basoko lore espezie batzuk loratu daitezen urtean

zehar. Garrantzitsua da martxotik uda bitartean loreak tarteka izatea eta

hori naturak ederki asko daki.

 

Txoriak ere desagertzen doaz eta lorategi bat txoririk gabe sua

garrik gabe bezalakoa da


Bai, tamalgarria da. Nekazaritza intentsiboak eta abeltzaintzaren uzteak

dauka, beste faktoren artean, errua. Itxaropena dago, baina pentsatu

beharko genuke ea abiatzen ari garen naturari, guri, ongi egiten digun

nekazaritzarantz. Poliki-poliki nekazaritza ekologiko baterantz goaz. Udal

batzuk ere bioaniztasuna kontuan izaten ari dira beren kontserbazio

politikan. Duela urte asko ez ziren kontuan izaten natura ikertzen ari ziren

pertsonak, bai profesionaltasun mailan edo zaletasun moduan. Pozgarria da,

ordea, pertsona horiek jarduten ari direla ingurumen arloan udal, Gorosti,

beste erakunde batzuk eta titularrekin kolaboratzen, gure hiria toki

atseginagoa bihurtzen, aurrerantzean flora eta fauna espezie gaur egun

ditugun baino gehiago izateko.

 

Udaberria, lore asko, zergatik ez lore-entsalada bat? Baduzu

errezetarik?


Sukaldaritza ez da nire arloa, baina esan diezazuket badaudela landare

espezie batzuk jangarriak direnak: txikoria-belarra, baso-txikoria,

mingarratza, udaberri-loreak, baso-zainzuria, baso-baratxuria, etab., hori

bai, denak egosita edo entsaladan. Erabili genitzake ere ezkaia eta oreganoa

pizzak egiteko eta masustak, ahabiak, andere-mahatsak edo masusta

gorriak gozoki goxoak egiteko. Ziurtatu ahal dizut naturak ematen digula

guk eman ahal diogun baino gehiago.

 

Jakin-mina dut, nola jarri zarete ados hainbeste jende norabide

berbera hartzeko eta gainera horretan jarduteko?


Ez da batere erraza izan. Ahoz ahozkoa funtzionatu du eta ingurumena

laguntzeko gogoa ere. Gutxi batzuk bitartekari lanetan ibili gara denak

batzeko helburu bera batekin. Gure auzo eta hiriak bertako espeziekin nahi

ditugu bioaniztasuna handitzeko. Egitasmo honetan parte hartu dute

landaretza eta animalien zaleak, lorategiko zuzendariak, lorezaintza

profesionalak, etab., eta hau hasi besterik ez da egin.


Gainera, talde batzuk sortu ditugu eta oso jende ezberdina biltzen ari gara,

ornitologoak, naturalistak, basozainak, naturaren profesionalak, Nafarroako

herri desberdinetakoak denak. Talde horietan ikertu edo behatzen duguna

elkarri jakinarazten diogu eta, egia esan, plazerra izaten ari da.

Etorkizunean naturaren zaleak biltzea gustatuko litzaidake ingurumena

hobetzeko proiektu bat partekatzeko. Zergatik ez izan leku atseginagoa

denondako?