Ez dela gairik egokiena udarako? Zergatik ez bueltan beraiekin topo egin dezakegunean? Onena litzateke hobeki ezagutzea ustekabean ez harrapatzeko.
Geure buruan, arropetan edo pubisean bisitan izaten ditugu, toki batzuetan gehiago beste batzuetan baino eta, jakina, denok ez dugu ere erraztasun berbera harrapatzeko. Gainera, aipatutako leku horietan ibiltzen diren zorriak ezberdinak dira eta modu ezberdinean azaltzen zaizkigu.
Buruan bizi direnek, adibidez, traba besterik ez dute egiten, oso arraroa da gaitzak zabaltzea gure arropetan opatu ditzakegun beste zorri mota horiek ez bezala eta hauek, zorionez, ez dira ohikoak arriskutsuagoak direlako eta gaitzen eramaileak direlako ere. Eta pentsa zer indarra izanen zuten eta duten Napoleon-en ejertzitoak porrot egiteko Errusia inbaditu nahi izan zuenean. Zorriak izan ziren errudunetako batzuk.
Kontua da, ordea, mende bat geroago jakin izan zela horren zergatia. 1909 Charles Nicolle medikuak Tunezeko Instituto Pasteur-ren zuzendaritza hartu zuen eta ospitalean ikusi zuenak buruhausteak eman zizkion. Izugarrizko tifus izurria zabalduta zegoen. Gaixoak hiltzen zihoazen bitartean langileek ere bide berbera hartzen zuten.
Hainbat behaketa egin ondoren, konturatu zen langileek arropa garbitzen zituztela eta hortik kutsatzen hasten zirela. Napoleonen ejertzitoak egun eta gau arropa berbera izanda, azkenean zorriz bete zen arropa eta tifusa zabaltzeko zorriek bide librea izan zuten.
Zorria txikia, bai, baina…