Harriak non-nahi daude, nonahi. Eta guk ez diegu erreparatzen. Beira-arasa batean, aldiz, harriak duen garrantzia nabarmena da. Orduan prest agertzen gara ordaintzeko harriak ikusteko, begiratzeko, so egiteko.
Argazkian duzuen horrek 13.000 urte omen ditu. Ez da duen berezitasun bakarra. Artea du irudikatuta, basahuntza eta elur-oreina, harrian irudikatuta. Ikusten dituzue?
Bertan ikusi nahi izatekotan Ataungo bidea hartu beharko duzue.