Etxera nindoala bidean gertaera horrekin topo egin nuen. Egia esan, nahiko bortitza iruditu zitzaidan beldarra oraindik bizirik baitzegoen, baina ez nuen ere aukera galdu nahi izan bideo bat ateratzeko eta bertatik informazioa jasotzeko.
Antza, Deilephila elpenor baten beldarra da eta ikusten duzuenez, nahiko handia da. Harrapakarien aurrean bere forma eta koloreak erabiltzen ditu. Suge bat dirudi, buru handi batekin eta lau begiekin. Txorien janaria bilakatzen da, kasu honetan, ordea, txingurriak dabiltza, nonbait, txoriei bakarrik ez zaizkie beldar hauek gustatzen.
Oinez ibiltzearen saria.
https://www.youtube.com/watch?v=h1OX39yuGBw