Hiltzen

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko ira. 10a, 20:50

Badakizue zer suge mota den?

Gaur ekartzen dudan gaia ez da pentsatuta nuena, baina berriro ere beste gertaera bat atera zait nire bidean.  Kotxez nindoala hiru pertsona ikusi ditut eta horietako bat, makila eskuan zuela, joka ari zitzaion suge bati.  Gelditu egin naiz eta esan diot horrelakorik ez egiteko.  Berak, ordea, ez duela hil aipatu egin dit.

Kotxea utzi eta nire argazki-makinarekin sugea hilda zegoen lekurantz abiatu naiz.  Eta han zegoen, seko.  Duela urte batzuk suge bat hiltzeak isuna zekarren, 3.000 pezeta hain zuzen.

Behin gai berbera ekarri nuen basoa-ra.  Ezin da isildu horrelako egoera baten aurrean.  Sugeek beldurra ematen digute, arriskuan sentitzen gara, amets-gaizto batean murgildurik bageunde eskura duguna hartzen dugu hiltzeko, ametsa ere bertan hil dadin.  Begiak zabaldu eta gure ohean goxo-goxo esnatu. 

Errealitateak, aldiz, ez du zerikusirik honekin eta han, zubian, gure onerako den bizitza bat utzi dugu eta, ezin atzera eman.  Zeri diogu beldurra?

Arga bizirik-Arga vivo taldearekin hizketan geundela, ingurumen-hezkuntza behar dela esaten ziguten.  Eta zalantzarik ez dago.  Ezagut dezagun gure ingurumena asko dago eta ikasteko. Has gaitezen ikastetxetik, etxetik, kaletik, lanetik…