Errotazio ala translazio-higidura?
Gorputzak eskatzen didana, hori da dagoen bakarra. Ez dago bide bakarra, ezta egiteko modu bakar bat ere. Bizitza mugimendua eta aldaketa da, horregatik baimena ematen diot neure buruari uneoro aldatzen joateko. “Koherentzia izugarri gustuko dut, kaka zaharra da”.
Zuriak eta beltzak, badute zerikusirik?
Koloreak direla?
Hazia jarri zenuen, women in black, eta munduan zehar zabaldu da, gure buruzagia behar zaitugu? https://womeninblackaccion.wordpress.com/
EZ, eskerrik asko. Buruzagiak soberan daude munduan. Munduak behar duena da pertsona guztiek geure bizitzaren agintea hartzea, erabakiak momenturako egokienak izatea eta gure bezalako bizipenak bizi ari diren beste pertsona batzuen babesa izatea edo gure bezalako beharrak dituztenen laguntza izatea, nik horizontaltasunean sinesten dut. Sarea egin, modan dagoen esaldi bat da, baina benetako esanahia husten ari dena…
Lurra hotza eta zikina dago
Edo beroa eta atsegina harea fin bateko hondartza batean bazaude…
Indarra, pazientzia, bihotz-zabaltasuna, maitasuna… faltan ala aski eta sobera ditugu?
Momentuaren arabera, ez? Batzuetan ez dut ezertarako indarrik eta bestetan, aldiz, beheak eta goiak irentsiko nituzke. Behar dudana, ongi egiten didana da jakiteak une bakoitzean nola nagoen eta nire ekintzak nire egoerei egokitzea.
Izugarri gustatuko litzaidake ezkontzea, baina ez dut bikoterik
Zergatik gustatuko litzaizuke ezkontzea? Zer uste duzu eman behar dizula ezkontzak? Norengan jartzen ari zara zure itxaropenak? Nor da zure energiaren, denboraren, ametsen jabe?
Laranja erdiak ordez limoi mikatzak opatzen ditut, hobe neure buruarekin eta zu gabe? Www.simequiero.es
Hau marka, hau! Beti kanpoan bilatzen barruan duguna, ezta? Oso zaila egiten zait pentsatzea beste pertsonekin harreman osasuntsua izan dezakezula zeure buruarekin ez baduzu maitasunezko harreman bat izaten. Neure burua maitatzeak ez dit pertsona bakartia egiten, alderantziz, berdintasunezko harremanak sortzen laguntzen dit.
Eta liburu hori? Me caso conmigo misma, nork bere burua betiko maitatzeko errezeta-liburua? https://mayserrano.net/me-caso-conmigo-misma-el-libro/
Askatasunaz jokatu dut. Nahi izan dudana idatzi dut, nik behar nuena inorekin pentsatu gabe. Lotsa sentitu nuen argitaratu zenean, aitortzen dut, oso pertsonala delako, baina merezi izan du identifikatuta sentitzen diren emakumeengandik jasotzen ari naizen komentario guztiengatik.
Autonomoa kafe batekin https://laquintaola.net/2016/02/26/cafe-para-autonomas/
Kafe litro askorekin!! Café para autónomas La Quinta Ola-n (maitasuna da) jaio da eta amodiozko leku bat sortu dugu hasieraren eta bizitzaren mataza askatzeko. Ekin hitzaren esanahiaren aurreiritziak paretik kendu eta gure neurrira jantzi bat egin. Zerbaiti hasiera ematen diogun emakumeok ez dugu ezta gure izena zehaztuta, AutonomO hitzak erderaz beti hartzen baitu gizonezkoak, kontuan izan nik hilabetero AutonomO kuota ordaintzen dudala. Esaten dizudan bezala, badaude gauzak egiteko beste era batzuk eta guk ikertzeko baimena eman diogu geure buruari…
Orca-ren erdian igeri egitea, ausardia behar da, e! http://histeriak.org/activismo-orca-maris/
Orca-ren erdian igeri egitea? Ez, ez da hori esanahia. Orca Maris izendatu dugu geure burua itsasoa okupatzeko. Delfinido horiekin identifikatzen gara emeen taldean joaten direlako, %80, eta erasoen kontra antolatu egiten direlako defendatu ahal izateko. Horregatik ez dute predatzailerik itsasoan, taldeak indartsu egiten dituelako, eta orduan “bale hiltzaileak” deitzen diete, ez diozu honi zerbaiten antzarik hartzen? Emakumeok elkartzen garenean, antolatu egiten gara, elkarri laguntzen diogu (horrela izan da bizitza osoan, bestela ezinen ginatekeen biziko) oso indartsuak egiten gara eta beldurtzen dugu “zenbat emakume elkarrekin!!” Hau beldurra!! Gizartea tematu egiten da bananduta egon gaitezen horrela ahulagoak baikara.
Horrek guztiak pil-pilean duzu itsasora ateratzen zarenean igeri egitera. Zure sendotasuna bikoiztu egiten da beste emakume batzuekin joaten bazara.
Akastun emakumeak, ez esan badaudela! https://mujeresimperfectas.wordpress.com/
Egon ziren… Akastun emakumeak hasiera izan zen, hazia. Bilbon jaio zen duela ia 10 urte, indartsuak izateko elkartzen gara eta estutzen gaituzten etiketak gainetik kentzeko, Eskakizuna Zeroraino jaisteko. Orain dela 3 urte desegin zen taldea gure helbura lortu genuelako. Akastunak izaten jarraitzen dugu, noski, baina norberak bide ezberdin bat opatu du, nire kasuan La Quinta Ola https://laquintaola.net/ Silvia Allenderekin batera sortu dut, beste akastun bat, lan egiten jarraitzeko Eskakizun Zero ideiapean. Leku seguruak abian jartzen ari gara geure buruarekin aurkitzeko, Ahalduntze Eskoletan lan egiten dugu, elkarteetan, gure ekintzak eta ikerketak aurrera eramaten ditugu, beti praktikatik.
Esentzia hori… gogoratu, mesedez, zein usain da?
Kanela!! https://www.youtube.com/watch?v=bl3KL4nOdEU
Psikologoa, garbitzailea, zaintzailea, sukaldaria, administraría, hezitzailea, informatikaria, sexologoa… kobratuko ote dut hilabete honetan? todoincluido.net
Hemen gaia bestelakoa da. Norendako ari gara lan egiten DOAN eta zergatik, hauxe da galdetu behar dioguna geure buruari. Nork erabaki du etxeko lanak ugalketan sartzen direla eta, hortaz, ez daudela ordainduta, nor ari da lan esklabo horrekin irabazten. Pakete horri begizta bat jarri diote eta MAITASUNA deitu diote, eta bitartean jo eta su arropa garbitzen…
Antzeztu hainbeste gustatzen zaidan eszena hori
Begira, ezin hasiko naiz orain antzezten, ez dut inorendako antzeztuko
Elkarrizketa hau eskeintzen diet Iuneri, Josefari… ezagutzen dituzu? Baita Jose Luisi, Mikeli… eta beraiek?
Pisuak, gero!! Badaramatzagu ez dakit zenbat milioi urte beraiekin gogoan! Utzi lekua, jaunak!! Eta ez negar egin gehiago galdu dituzuen abantailengatik.