Bazen behin herri bat…
baso trinko mediterraneoaren artetik, hobeki esanda, etxe batzuk besterik ikusten ez direnak. Mendi zaharrak, higatuak… dira horiek, bidelapurrak eta kontrabandistak han bizi izan ziren. Askok lezezuloetan babesa opatu zuten gerratik ihes egin nahian. Gero, gosea etorri zen… eta herria jendez hustu egin zen. 1980 urtean El Calabacinora lehendabiziko bikotea iritsi zen. Emakumea haurdun zegoen. Hondakin bat erosi zuten. Bidea garbitu behar izan zuten, sasiak, iturri zikinak, herri osoa sasitza baitzen eta… haurtxo bat jaio zen. Hori izan zen herriko etapa berri baten hasiera. Gero eta familia gehiago iristen joan ziren, hondakinak erosten, baratzeak, haur gehiago jaio ziren. Gaur egun El Calabacinok 115 biztanle ditu, 44 etxe eta penintsulak duen jaiotze-tasarik handiena. Antzinako bideak zabaldu egin ditugu, iturriak, iturburuak eta arbasoen ureztaketa sistemak ere berreskuratu ditugu. Herrira doan bidea ez zementatzea lortu dugu motordun ibilgailuek ez dezaten sarbiderik izan. Bidean gora zoazela entzuten duzu, herriaren musika haurrak dira eta astoak. Hemen familien familiak gara, herri batua inbaditzailearen aurka eutsiz, gaur eta beti.
Zuen banketxea denbora da?
Bete-betean asmatu duzu. Hala ere, uste dut beste zerbaitetaz ari zinela, baina kotxez ezin bazara zure etxe ateraino iritsi, denbora da nabarmentzen duzun gehien. Dena ezberdina da… etxe bat eraikitzea astoz egindako bidai asko dira, harea eta materialak beraiek garraiatzen dituzte eta. Habe bat igotzea zure aldamenekoekin goiz batean festa bihurtzen da, gaixotasun bat zure buruarenganantz bidaia da, jaiotza opari bat da, heriotza ere, denak beste erritmo bat dauka. Kanpoan azkarrago doa dena, eta zer esanik ez zure kotxea hartzera bideberriraino iristen zarenean eta konturatzen zara giltzak ahaztu dituzula… Seguraski ez dela eguna izan inora joateko, ba kantuz gora berriro!
Zer prezioa dauka ezberdintasunak?
Nire ustez aurreko galderan aipatzen zenuen esanahi bezalakoa dela. Prezioa mingarria suertatzen da batzuetan, besteetan, aldiz, zalantzak sortzen dizkizu, baina gehienetan batek ez du prezioari erreparatzen, saria hain da handia! Baina, bai, hainbatetan nekatzen du haize kontra joateak. Dena den, berezkoa bihurtu da eta nahi izan arren, ezin nintzatekeen lehengora bueltatu.
Aurrekoan erantzun dizudan moduan, prezioa mundua eta zure buruaren desfasea da. Nire alabaren irakasleak, behin igo zenean El Calabacinora, ulertu egin zuen euri zaparradak botatzen dituen egunetan ez joatea eskolara.
Urari lotuta dauden animaliek, flotagailuak behar dituzte?
Ez, baina bai behar dituztela egotea espezie berberekoekin ugaltzeko eta geneak ez aldatzeko.
Zer partekatzen duzue beste herriekin?
Askok birpopulatu ditugun beste herri batzuetatik gatoz. Neolandatarrok, orain deitzen diguten bezala, baina betidanik hippiak izan garenok, urteak eman ditugu penintsula zeharkatzen bertan bizitzeko herriak bilatzen. Hastapenak partekatzen ditugu, Erresistentzia eta Erresilientzia, alajaina!
Oinetako bikainak izanen dituzue, e!
Kar-kar… sandaliekin ematen dut uda osoa! Baratzean eta astoekin izan ezik, primeran konpontzen naiz gainerakoekin!
Haurrak, etengabe birjaiotzen
Irakasle handiak, jende berezia, abestiak eskaintzen dizkigute eskerrak emanez hemen hezi izanagatik.
Guztien artean hizkuntza bat duzue ala hizkuntza-eskola duzue?
Batzarrak baino luzeago bizi izan garenetik eta antolakuntzarako soziokrazia erabiltzen dugunetik, hitz egin gutxi hitz egiten dugu, egia esan. Aurrera joateari ekiten diogu
Bota nahi zaituztete bizitzen jakiteagatik?
Bota nahi gaituzte beste mundu bat balitekelako… eta gu behin eta berriro erakusten ari gara.
70 hamarkadatik, zer da aldatu dena administrazioan?
Zoritxarrez, gauza gutxi aldatu dira 70 hamarkadatik, ez administrazioan, ez beste hainbeste gauzetan.
Parke Naturala eta zuek, elkarri elikatzen diozue?
Parke Naturaleko figurak, administratiboak eta legalak, ez du elikatzen, jendez husten du, motibazioa galarazten du eta zaildu egiten du ere hemengo bizitza. Ahaztu egiten du hemen, gure lur honetan, natura horrelakoa dela gizonak eta emakumeak basoan bizi izan zirelako, baita eraldatu ere. Behatzen ditugun zuhaitz bakoitza, ibaia eta ibarra basoan eta basotik bizi izan diren milioika belaunaldien emaitza direla. Administrazioaren ustez familia bere auntzekin soberan daude, turistarendako otela, spa eta guzti, ordea, onuragarria da. Arazoa da frankismotik basoaren kontserbatziorako legeak eta babesa ezer gutxi aldatu direla.
Elkartasunean mugitzen gara, nola lagundu diezazuekegu?
Arazo legalek gastuak sortzen dizkigute, hori edozeinek uler dezake. Elkarri laguntzen diogu eta jende askok ere laguntzen digu. Bankuan kontu zenbaki bat dugu gastu horiei aurre egiteko eta diru ekarpenaren bat egin nahi izatekotan, hortxe: ES91 2100 7236 5501 0003 9823.Baina egin ahal diguzuen laguntzarik hoberena, geure eta zeuen buruari baita planetari ere, jasangarritasunez bizi izatea da, gutxiago kontsumitzea, desobedientzia zibila praktikan jartzea, gehiago pentsatzea eta, batez ere, oso-oso zoriontsuak izatea. Horrela lagunduko diguzue erakusten beste bizitzeko era batzuk ere egon badaudela eta aldaketa norberaren buruarekin hasten dela.