Hegaztien eguna

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2018ko urr. 8a, 19:52

Passer domesticus - Etxe-txolarrea

Urriaren 6an eta 7an izan da.  Egun horrek gogorarazten digu hegaztiek bizitasuna ematen diotela gure ingurumenari eta beharrezkoak ditugula.  Natura bizirik izan nahi dugula aldarrikatu nahi dugu egunero, astero, hilabetero, urtero…

Zabaldu leihoa eta ez bazenu ezer entzunen, ez zenituzke faltan sumatuko hegaztien txiokak?

Eta hemendik zoriondu nahi zaituztet pasa den ostiralean eta larunbatean ornitologia hitzaldia eta irteera antolatu zenituztenei baita parte-hartzaileei ere.  Horrelako ekintzak oso aberasgarriak dira gure tokiak ezagutzeko eta ingurumenaren kontzientzia izateko.

Eta kontzientzia horri jarraitu ahal izateko gaur hasteko zen estatuan faunari egin zaion pozoidurarik handienari zigortzeko epaiketa non 138 HEGAZTI-HARRAPARIAK HIL ZITUZTEN 2012an.  Tuterako eta Cintruenigoko ehiza-barrutiko lehendakariak eta zaintzaileak, denak “zaindariak” azken finean, aurrez-aurre begiratuko diote epaiketari.

HAUTSI KAIOLAK ETA UTZI HEGAZTIAK LIBRE!!