Antzinean beldurra zioten naturari. Ostotsak, ekaitzak, ilargia, eklipseak, gaua bera pertsonaia mitologikoen formak hartzen zituzten kontakizunetan, ulertezina zena ulergarria bihur zedin.
Arima sosegatzeko sinbologia aurrea hartzen joan zen eta horietako bat, eguzkilorea, sortu zuen naturak. Ilargirik gabeko gauei argitasuna emateko naturak opari ederra eskaini zigun. Etxeko atarietan jarriz gero gure beldurrak uxatuko genituelakoan geunden.
Urteak joan ahala sinbologiak aldatu egin dira dexente, baita beldurren jatorria ere. Eta, hala ere, tradizioei edo sinesmenei edo akaso galera sentimendutik ihes egiteko asmoz, eguzkiloreak jartzen saiatzen gara gure atarietan. Seguraski ez da hain urruti eta sakon joan behar eta gure asmoa etxea edertzea izaten da, besterik ez.
Gauza bat dela edo bestea dela gure eguzkiloreari kalte handia egin diogu eta arriskuan utzi dugu askotan ez baikara konforme egoten batekin eta asko hartzen ditugu guretzat, aldemenekoarentzat, amarentzat… eta gainera urtero gauza bera.
Baina, pentsa nolakoak izaten diren gauzak! Zuhaitz moztuta bateko enborrean ere eguzkilorea agertu zaigu. Artista bat deskubritu dugu: natura.