Gure artean ibiltzen diren kaskabeltzek oraindik ulertzen ez dugun jarrera dute eta saguzarrekin badu zerikusirik. Inork ez daki zerbait ikasia ote den edo berez duten jarrera den.
Saguzar ipotxek, Pipistrellus pipistrellus, hibernatzen dute eta, antza, hots asko ateratzen dute elkarrekin daudenean. Gure kaskabeltzek, hotsak erakarrita, zuzenean jotzen dute saguzar horiengana. Hiltzen dituzte eta ondoren burmuina jaten diete, gainerako guztia bertan jan gabe utziz. Harrigarria, ezta?
Ikertzaile batzuek proba egin zuten hotsak grabatuz. Kaskabeltzak zalantzarik gabe harantz joan ziren eta mokoka aritu zitzaizkion grabagailuari burmuina bilatu nahian.
Zer ote dute hots horiek? Eta burmuinak?