Zepetza, txantxangorria, kaskabeltza, garrapoa… bat, bi, hiru… 30 espezie entzunda edo ikusita. Hala eman genuen goiza hariztien artean, ikasten eta solasaldian, zer gehiago eska daiteke!!
Gure arropak hotsa ateratzen zuen, baita gure pausuak, hitzak, irrifarrak… Isilik gelditu entzuteko, begiratzeko, ikusteko…
Hala eman genuen goiza hariztien artean…