Gozo-gozo zegoen eguzkitan, olerkiari eusteko burdina gorian. Bakartia eta hostojalea da matxinsaltoa, baina asko biltzen direnean harrapatzen duten guztia jaten dute. Eta ez da harritzekoa, matxinsalto puska da eta.
Sakanan ez dira ikusten, edo hori da behintzat dakidana, Iruñetik behera dabiltza epeltasuna gustuko dutelako. Baina, nork daki! beharbada horiek ere ohiturak alda ditzake tenperaturaren arabera eta akaso noizbait hemen ikusteko aukera izanen dugu.
Argazkian dagoena Sartagudan ikusi genuen.