Hitz eta pitz Juan Goñi-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2019ko urt. 7a, 17:36

basoa

Ku-ku

Beharbada hegaztien artean dugun onomatopeiarik ezagunena da: kukuarena hain zuzen. Misterioz jantzita dagoen hegaztia da ez baititugu bere biologia, migrazioa ezta bere ugalketa ere guztiz ezagutzen. Aristotelek esaten zuen kukua eta gabiraia hegazti berbera zirela. Udazkenean eta udaberrian itxuraldatzen zuen hegazti bera zela.  Ez du ez bere habia egiten ezta bere txitak zaintzen, txantxangorrien eta txinboen esku uzten ditu eta.  Hegazti bizkarroia nonbait!  Erraza da entzutea, ikustea ordea, oso zaila suertatzen zaigu.  Hegaz egiten duen metafora bat da, sinbologia eta alegoria da, biak batera.  A! Eta gure aiton-amonek esaten zuten kukua entzutean dirua eman behar zenuela poltsikoan, bestela, jai zenuen!

Egotea, denboraren gainetik egon

Egoteak ez luke bakarrik adierazi behar toki batean egotea.  Egotea bustitzea da. Eta horrek bizitza eta bizitzea dakartza. Gizakiok kontzienteak gara horregatik gure bizitzak kontzientzia behar du. Batzuetan, kontzientzia gehiago izaten dugu momentu, toki eta egoeren arabera eta horrek, zalantzarik gabe, denbora eta espazioa beste maila batean jartzea ditu.  Nire ustez, basoan denborak bere esanahia galtzen du eta naturak bere artea margotzen duen mihisea bihurtzen da.  Basoak modu bat opatu du denbora gainditzeko eta hilezkorra izateko eta asmakizun hori udazkena da.  Berriro hasiera berri bati ekin betiko izateko. Entzutera gelditzen denari basoak kontatzen dion ikasgaietako bat da.

Itzala, argiaren antonimoa da?

Argiaren antonimoa iluntasuna da.  Baina, argitasun absolutuan ez da ezer gertatzen argitasun absolutua hondamena delako.  Interesgarriena erdi itzaletan gertatzen da.  Itzalak, kontzientziarenak barne, ezagutzarenak edo argiarenak lekurik interesgarrienak eta erakargarrienak dira. Itzaleko izakiak gara.  Hori da gure aberria.

Bilatzen zaitut, baina ez zaitut opatzen

Latinez “in contra” da, hau da, “aurka”. Kontrako norabidean joatea elkar aurkitzeko.  Eta elkartze horiek batzuetan liskarretan bukatzen dute.  Hobe izanen da bilatzen banauzu…  Bilatu hitza basoarekin lotuta dago.  Etimologikoki nahiago dut bilatzea aurkitzea baino.  Beharbada opatzean, eta ez hainbeste bilatzean, jartzen dugun ahaleginetik datoz gure arazo asko.  Pertsonalki uste dut bilaketan opatuko nauzula beti.

Erromantizismoa, hura garaia!

Erromantizismoa irudimenari, subjetibotasunari eta hunkiberatasunari ematen diogu.  Erromantikoak Beethoven, Chopin edo Mahler dira.  Nire ustez, blues-a ikaragarri erromantikoa da, beraz, Clapton, B.B. King, Coleman edo Mayall horiek ere badira.  Aitortzen dut, musika erromantikoaren zalea naiz.  Erromantizismoa Naturaren sublimazioa da.  Naturari hurbiltzeko ez dut beste biderik ezagutzen miresmen sakonetik ez bada.  Miresmena, gorespenean, ezinbestean. Naturaren defendatzaile sutsua naiz, edertasuna, sinpletasuna, jakinduria, nirekin eta nire espeziearentzako eskuzabaltasuna. Bai … azken finean bihotz-ukitua duen erromantiko hutsa naizela uste dut.

Diotenez denok dugu mehatxuaren beldurraren aztarna barnean, zerk mehatxatzen zaitu zu?

Zalantza guztiek, mesfidantza guztiek, duda-muda guztiek.  Beldurrak, presak, arduragabekeria guztiek. Baina, basoan murgiltzen naizenean Basajaun dago zelatan, inor gehiago.  Eta neure burua libre uzten dut, beti libre, amore ematen baitut, beti amore ematen bere aurrean aurrean.  Basoak nire beldurrak argitzen ditu.  Zelatan dago txantxangorria, begira betiko haritza, behatzen lepazuria… denok niri begira daudela jakiteak ongi sentiarazten nau.

Basoak arloteak babesten ditu?

Zalantzarik gabe.  Noraezean ibiltzea beharrezkoa da basoa barruraino sartzeko.  Baimena hori ez baduzu, paseoa ariketa fisikoa besterik ez da izanen.  Basoa arlotearen barruraino sartzen denean, arloteak noragabean ibiltzeari utziko dio.  Bere helmuga eta helburua garbi agertuko dira han, horizontean:  basoari entzuteak mapa batek, edozein dotrinak, edozein autolaguntza eskuliburu batek baino askoz hobeki kokatzen du zeure burua.  Basoari entzutea, mendiari, Naturari azken finean, betiko arlote bat bihurtuko zaitu, nondik nora joan ederki asko dakien arlote bat.

Aloktonoa eta bertakoa, lehentasun kontua da?

Azkenean dena bertakoa izaten bukatzen du.  Denboraren kontua da.  Ekosistema beti orekatu egiten da.  Gertatzen dena da milaka urte beharbada, urte gehiegi direla guretzat.  Edonola ere, Basoak beti jakiten du nondik joaten den Etorkizunera.

Enborrak zain daude bidean

Naturan ez dago itxaronaldirik. Gutxienez, ez behintzat jardurarik gabeko itxaronaldia.  Inork ez du inor itxoiten, hori gutxi batzuen esku dagoen luxua da.  Eta hori basotik ikasi beharko genuke.  Ezin duzu inor itxoin, itxoiten baduzu inoiz ez zara eta ezertan hasiko. Bideko enborrek higaduratik lurra babesten dute, basoaren lurra ongarritzen dute, insektuek bertan opatuko dute elikadura eta horiek jana izanen dira ere basoko beste animalia batzuendako.  Enborrak, beraz, bizi-iturria dira eta basoaren beste elementu bat.  Gainera, enborrek gelditzera gonbidatzen zaituzte, esertzera, hausnartzera eta begiratzera.  Baina, ez dute itxoiten denbora ez baitute galtzen.

Hontzak xuxurlatzen didanean nik ez diot ulertzen

Hontza… nire sorginarik kutunena…

Segur aski hontza laguntza eskatzen ari dela.  Iberiar penintsulan azken 15 urte baino gutxiago horietan, hontzen ia %20a galdu dugu.  Eta gainbehera ez da gelditu. Gure kanpandorretatik eta garautegitik, gure utzitako baserrietatik desagertu denetik, ingurumen tragedia bihurtu da, baita kultura ezbeharra ere.  Historikoki gure ondoan egon diren hegaztiak dira gehiago sufritzen ari direnak pozoidura masiboa.  Ekosistemak pozointzen ari gara, batez ere nekazaritzan.  Txolarreak, enarak, sorbeltzak, hontzak…  beren populazioa gutxitzen doa.  Pestizidaz josten ari gara gure bazterrak.  Inguruan dugun guztia pozoinduta dago eta hiltzen doa, eta gu lasai asko gaude pozoi horren erdian. Toxinak bereiztu eta gero, jan egiten ditugu!!

Hau tristura hontzarik gabeko herri bat!

Hontza negarrez dago. Eta nik ere berarekin negar egiten dut.

Hitz egiten didate, baina ez dut jatorria ezagutzen, eta izutu egiten naiz

Ez zenuke zertan izutu. Arretaz entzuten baduzu konturatuko zara basoaren ahotsak misteriotsuak direla, hori bai, oso lasaigarriak dira.  Basajaun, itxura basatia izan arren, hitz egiten digun basoaren espiritua da zuhaiztian paseoa ematen dugun bitartean, zalantzarik ez izan horretaz.  Horrela diote Euskal Herriko kondairek. Basoaren ahotsa entzuteko, zauden horretan egon behar duzu.  Isilik egon.  Eta, lehen esan bezala, ez itxoin.  Batzuetan, Basajauni zainaraztea  gustatzen zaio.  Beste baso batean dagoelakoan eta horregatik atzeratzen dela pentsatzea gustuko dut.

Baina beste ikuspuntutik begiratu nahi baduzu, entzuten ditugun ahotsak  gure aurretiko milaka belaunaldiarenak dira.  Homo Sapiens gizakiak 350.000 urte daramatza Lur planetan eta urte horietan guztietan oinez ibiltzen egon da, ez du besterik egin.  Basoan, janariaren bila, animaliendako larre berriak aurkitzen, aukera berriak bizi ahal izateko.  Kontinenteak eta ozeanoak zeharkatu ditugu, bukaezineko basamortuak, mendi izoztuak…  Eta basoan oinez ibiltzen garenean belarria eta begirada erne ditugula, izan ginenak izaten gara… eta gure oroitzapen genetikoek hitza hartzen dute.

Behe-lainoaren artean amets egiten dut egunen batean, beharbada…

… Beharbada egunen batean Naturaren defendatzaileak ejertzito bakezalea eta geldiezina izanen gara. Agian egunen batean bizitzaren abentura liluragarrian laguntzen diguten gainerako izakiekin batera, jakinen dugu elkarrekin bizitzen berdintasunean.  Beharbada egun hori ez da beranduegi izanen. Ez dakit oraindik garaiz ote gauden ere.   Baina, ezin ditugu besoak jaitsi, hori luxua litzateke.  Eta ezin dugu ere inor itxaron.  Utz dezagun loratzen denok barruan daramagun basoa, utz diezaiogun handitzen, neurrigabe, berritsu, abegitsu, aberasgarri.  Dantza dezagun sasoiekin batera.  Garrantzitsua da ezagutzea maitatu ahal izateko, baina garrantzitsuagoa da maitatzea defendatu ahal izateko.  Basoaz erabat mainteminduta egotea oso hasiera ona da.

Ez duzu uste?

http://navarra-al-natural.blogspot.com/

https://www.valledebaztan.com/tours/navarra-al-natural/