Semeak galdetu dit ea zergatik gustatzen zaizkidan hainbeste ubarroiak (atal honetara ekartzen dudan bigarren aldia da). Zergatik...?
Garaion ikusteak sortarazi ninduen harriduratik urruti nabil jada: telebista, Garaio, Altsasu, Arakil, Arbizu. Ubarroia mugitzen joan den heinean, ni ere mugitu egin naiz mantsoago ibili naizen arren. Baina, mugitu ez direnak, ordea, nire emozioak izan dira. Akaso, biziago sentitzen dut poza ubarroiak ikustean.
Zubitik ibairi begiratzen diodanean eta han ikusten ditudanean arrantzan, zuhaitzetan atsedena hartzen edo, argazkian ikusten den moduan, lumak lehortzen izugarri ongi sentitzen naiz. Eta pozik nago, bai, ubarroaiak baldin badaude arrainak ere egonen direlako nahiz eta nik ez ikusi.
Zergatik...? Edertasunaren inperfekzioa gustoko dudalako.