Homo sapiens

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2019ko ots. 4a, 20:35

ezkiak

Altsasun leku askotan daude ezkiak eta atentzioa ematen dit honek.  Ez dakit zergatik ezta nori bururatu ote zitzaion ere ezkiak landatzea, nonbait gustuko zuen zuhaitz mota hori. 

Eta, egia esan, udan mesede handia egiten digu.  Bero zakarra harrapatzen gaituenean bere itzalpean arratsaldeak hobeki pasatzen dira.  Bakarrik edo konpainiarekin egon, itzalak freskatuko gaitu.

Zer esanik ez sosegua bilatu nahi dugunean.  Loreek propietate lasaigarriak dituzte eta oso usain gozoa ere.  Azalak, ordea, izerdiarazteko balio du.

Ez dut ezta imajinatu ere egin nahi nola geldituko zen ezkai horiei azala kendu dien homo sapiens madarikatu horrek!! Izerditan busti-busti eginda eta lasai asko.

Mesedez, utz ditzagun erabiltzen ez ditugun jostailuak ezkien ondoan, homo sapiens hori berriro etorriko balitz entretenimendua izanen luke eta zuhaitzak bakean utziko lituzke, ala ez?