Bolo-bolo horrela dabil bioaniztasunaren inguruko afera egun hauetan. Azken hiru urtetako datuak txosten batean bildu eta duela egun gutxi batzuk Parisen aurkeztu zituzten zientzialariek. 1.000.000 espezie desagertzeko arriskuan daudela diote. Arrisku horren atzean dagoen icebergaren tontorra klima aldaketa omen da.
Dirudienez, klima aldaketari aurre egiteko bioaniztasuna zaindu beharko genuke. Arriskuan dauden espezien artean urlehortarrak omen daude, %40a. Ni ez naiz Parisen geldituko eta bertara itzuliko naiz hemen bioaniztasunaren arriskua ere badugulako, bertan, gertu.
Goian ikusten duzuena bi argazki dira batean jarrita. Biak atal honetara igo nituen, orain dela hamabost hilabete uhandrea eta duela bost hilabete obra-hondakinak. Biak leku berean daude eta, konturatuko zareten bezala, diferentzia nabarmena da.
Bertan, gure herrietan, badugu non lan egin bioaniztasunaren alde. Hauteskundeak aste honetan izanen dira, zein izanen ote dira hautagaiek duten programa ingurugiroarendako? Eta asmoak? Eta aurrera eramanen diren ekintzak?